Euskaldun poetek

tiestoan jarri nahi dituzte

larrosak.

Eta sikatu egiten dira.

 

Euskaldun poetek

krabelinak josi nahi dituzte

solapan.

 

Eta merkatuetan

erosten dute hiru txanponetan

gurea ez den poesia.

 

III

 

 

© Joxe Azurmendi

 

 

"Joxe Azurmendi / Hitz berdeak" orrialde nagusia