Juan Ramon
Felpazko muineka bat zen.
Eskuetan hartu nuenean
dena bigundu zen,
eta begiak jiratu.
Ez zuen hezurrik.
Gomazko muineka bat zen.
Eskuetan hartzean
intziri bat atera nion
zilborretik...
ate zahar batek bezala.
Muineka bat zen.
Felpazkoa ez baino,
gomazkoa ez baino,
banalkeriazkoa.
Ta hartu nuen,
eta errekara bota nuen
Juan Ramon
hor konpon.
Ta beste kantu bat.
III
© Joxe Azurmendi