Egia esan nahi nien
langileeri,
gazteeri,
ta ez nuen indarrik.
Mundu osoari,
ta nire herri, euskal herriari.
Egia esan nahi nien
etsaieri,
adiskideeri,
ta ez nuen indarrik.
Gaur, desterruan,
egia ere galdu egin zait.
Ta egiaren antsiaz
jarraitzen du herriak,
eta nik ez dakit jadanik
zer dan egia,
hitz handi bat ez bada,
ezta zein dan
nire herria ere.
III
© Joxe Azurmendi