Aita hil, aita hil. Aita

hil dit Jaungoikoak.

Nola datorkidan

gauez eguzkia.

 

Aita hil,

Jaungoikoak aita.

Izar malkoak gauez

zerutik behera.

 

Eta egunez euri

ta gauez ilargi.

Zazpi urte dira

hil zitzaidanetik.

 

Eta urtero berriz

ta egunero berriz,

ta gauero berriz

ta berriz hiltzen dit.

 

I

 

 

© Joxe Azurmendi

 

 

"Joxe Azurmendi / Hitz berdeak" orrialde nagusia