Ilunabar geldian
iturrira bidean,
zoriontsu naizela
kontatuko dute
neskatxa gazteak.
«Mintzaira du gozo,
alegera oso,
pozaren gehiegia
nunahitik dario».
Ai! esana!...
Uraren pitxarrean
gezurra dute eramango.
Ugatsako neskatxak
ez dakite asko
nire poz hostopean,
zahar ta luzaro,
ezkutatzen dudan
samin aspaldiko.
Nire samin zaharra
ez baitu egundo
inork somatuko.
Igande goizean
tertulia betean
herriko emazteak
mita ta bat eratan
zoriontsu naizela
zin egingo dute,
elizaren atean.
Amak, etxeratzean,
anaiak galdetzean
nik eman berriak.
Amak, erantzutean,
zoriontsu naizela,
erantzungo die
nire bizi moldeko
desterru gaitz hontan.
Narziso nun dagoneko-gabe hau,
halare, hala ta guztiz ere,
bainan, eta beti, trixte-trixte dago.
I
© Joxe Azurmendi