Umetan ba nuen nik
iraunaren ustez
betikotasun grina-edo bat.
(Gaurko hondakin triste).
Inoiz etsi behar izan nuen,
ames amesegi baitzen.
Anbizio gogor hura
desegin zidaten
gizonegi zelakoz,
ta ez didate
jainkozturik eman.
Esperantza bakarrik.
Eta nire arima
hutsik gelditu da.
Nik ez dut gaur kulparik
ez badut sinisten.
Zer nahiago nuke nik
sinistea baizen?
Ilusio izpi bat
barrunbe hau argitzen?
Jaiotza Solferinon
itsu jaio nintzen.
I
© Joxe Azurmendi