Ta orain gau da,
gau heriozkoa.
Nun zaudete zuek,
euskaldun hilak.
Baso ertzeko bidez
hilobi baten peitu
eusko izan hobena
garbitzen,
urtezko gabetan
erromes,
lurpe baten
pakea galdurik?
Atzoko gudariak.
Zein mezu astun dakarte
hodeiek, baldarki
zeruan nahasturik datozenean,
zein mezu beltz
euskal herriari?
Ta eusko adarra
bidean erorita,
jaso dezan gudari
bulartsu berriaren
zain dago,
urtez baino penaz
hiltzenago.
I
© Joxe Azurmendi