LIBERTATEAREN ALDEKO
GERRAREN EPOPEIATIK HARTUA
Lurreko zinaurriek,
itsasoko arrainak
eta aireko hegaztinak
baino
ugariagoak
dira
bildurtiak,
balentak,
enoranteak,
jakintsuak
eta haurrak:
kreatu eta maradikatzen dutenak!
Haien hazañetan hartzen du bere lekua epopeia honek.
Traidorearen maltzurkeriak enganaturik,
esku artean duten bandera lurrera erortzen utzi
eta etxera ihes egiteagatik
gatazka-lekua etsaiari entregatzen diotenak,
hala ere gaiztoari ganibeta sartzen diotenak,
arbola hezearen antzean barre
eta desorduan negar egiten dutenak,
irainik itsusienak esaten dituztenak,
haien hazañetan hartzen du bere lekua epopeia honek.
Burdinaren,
ikatzaren,
axukrearen,
kobre gorriaren,
ehunen
eta industri klase guztien,
amodioaren,
oker-bidearen
eta bizitzaren,
zeruaren,
eremuaren
eta itsaso urdinaren,
ibaietako erreka tristeen
eta lur goldatuen
zoria,
edozein oilarite batekin alda ahal diteke.
Halako oilarite batean,
haik
here esku igortzirinatsu eta pisuak
lurraren gainean ifini
eta jaiki eginen dira.
Haiek mirailik jakintsuenetan
irudirik koloretsuenak ematen dituzte.
Azken ehun urte hauetan,
garaileak eta garaituak
izan dira.
Elkarri anitz hitz egin zioten,
eta haien gatik esanda dago:
«Ez dute ezer galtzekorik,
bere kateak baizik!»
© Nazim Hikmet
© itzulpenarena: Gabriel Aresti