Labirinto amaiera XXVI
|
Atzean utzi ditut hareatza eta txalupa
eta gibelean itsasoak marruma zegien isilik oso,
behialako ameskaizto batetik ihes eginiko zakur zoroa.
Nekez noa mendian gora
eta su lerro eta lerrotan aurrera noa,
gauaren ongietorrizko ganderailuak.
Sumatzen dut han hurbiltzen ari den marmar bat,
zaldi-labroka librea azken basoko mugak iraganik
berdetu ziren zelai garaietara.
Egunak argitu baitu.
Tanpez datorkit egun berri honen zurbila,
nire lo lasaiaren betetasuna. |