BETIKO LELOAN
Valloncello dell'Albero Isolato, 1916ko abuztuaren 22an
Bi harriri atxikia
zimeltzen naiz
zeruz lurrindutako
ganga honen
azpian
Bidaxken matazak
badauka nere itsutasuna
Lelo hau baino argalagorik
ez
Behin batez
ez nekien
zer zen edozein
gauza
arratseko zeruaren
akidura bera
ere ez
Eta neure lur afrikar
lasaiaren gainean
airean galdutako
arpegio batean
berriztatzen nintzen
© Giuseppe Ungaretti
© itzulpenarena: Eduardo Gil Bera