22
GORANTZ ETA AURRERANTZ: GIZON BATEN BORROKA, GOI-INDARREN ETA EMATXARREN KONTRA... Derf Senoj-ek idatzia.
New York hirian jaio nintzen guraso behartsu baina zintzoengandik, eta gogoratzen naizenetik lan egin izan dut egunen batean norbait izateko. Baina gogoratzen naizenetik, beti ibili izan da norbait niri trabak jarri nahian. Hala gertatu izan zait egin dudan gauza guztiekin. Nolanahi ere, oztopo berberak izaten nituen beti; errukiorra izango naiz eta ez dizut xehetasun itsusi guztien berri emango.
Askotan pentsatzen nuen, neskalagunen bat izango banu aldamenean, borroka neketsu hura ez zela hain neketsua izango. Baina horretan ere ez nuen beste gauzetan baino suerte hobea izan. Putak, besterik ez nuen ezagutzen. Bost puta zikin, bata bestearen atzetik... edo agian sei edo zazpi izango ziren, baina horrek ez dio axolarik. Guztiak pertsona berbera zirela zirudien.
Azkenean Oklahoman bukatu nuen, eta nire suertea aldatu egin zela ematen zuen. Ez diruari zegokionez. Urrea erosten nuen, atez ate, eta nola irabaz daiteke dirua denek ziria sartzen badizute? Baina emakumeei zegokienez, guztiz aldatu zela ematen zuen. Ez zen itxura hutsa, egia osoa baizik. Eta diruari zegokionez, berrogei pertsonarentzako adina zuen.
Apartamentu etxe dotore batean lanean ari nintzela ezagutu nuen, han, hirian bertan. Isilka sartu nintzen atezainak ikusi gabe, eta berea izan zen jo nuen lehen atea. Klaserik ote zuen? Ederra ote zen? Hara, esan dezakedan gauza bakarra da ez nuela inoiz hura bezalakorik ikusi. Aho zabalik gelditu nintzen irribarre egin eta barrura sartzeko esan zidanean.
Lotsa ematen zidan urrearen komediarekin hasteak. Han bizi izan zen lankide talde baten bila nenbilela esan nion, eta abar, eta barkatzeko eragozpen guztiengatik. Eta...
Tira, tira... barre egin zuen, baina ez nire lepotik, ulertzen. Atsegina eta goxoa zen. Ez duzu zure lanarengatik barkamenik eskatu behar. Jakina, nahiko asaldatuta nago zure nortasuna eta begibistako gaitasuna duen jaun bat lan mota hau egiten ikusita...
Hara esan nion ez da betiko, ulertzen? Suerte txarra izan dut azkenaldian, eta ematen zidatena onartu behar izan dut.
Ikaragarria! Eser zaitez eta edateko zerbait aterako dizut.
Eseri egin nintzen bi mila dolar inguru balio zuen sofan. Kopak ekarri zituen, eta nire aldamenean eseri zen. Irribarre egin zidan eta berriketan jarraitu zuen, ni mutu bainengoen.
Kopa bukatu nuen eta altxatzen hasi nintzen. Eskua jarri zidan besoan.
Faborez esan zidan. Faborez, ez zaitez joan. Oso bakarrik nago senarra hil zitzaidanetik.
Nik esan nion benetan sentitzen nuela senarraren heriotza. Begiak zertxobait lausotu zitzaizkion mementu batez, eta gero buruari eragin zion.
Bakarrik nago hura gabe eta jakina, nik ez nuen hiltzea nahi, baina... baina, o, ikaragarria da esatea, baina senarra gorrotatzen hasi nintzela uste dut! Ez zuen benetako nortasuna erakutsi. Nik nahi nuen guztia zelako itxura egin zuen, eta gero, ezkondu ondoren...
Ulertzen dut esan nahi didazuna esan nion. Ondo dakit esan nahi didazuna, baina... zera...
Esazu xuxurlatu zidan, eta bira egin ondoren, besoekin inguratu ninduen. Esaidazu zure laztana nazela. Esaidazu, esaidazu nahi duzuna, egizu... nahi duzuna. Baina ez zaitez joan...
Eta amets eder bat bezala zen hura, irakurle maitea, baina nik
ametsez ari garela
ez dizut ziririk sartu nahi: halaxe ezagutu nuen Helene maitagarria, nire printzesa xarmanta. Honela, elkartu ziren azkenik, maitasun egarriz zeuden bi arima.
Konturatuko zinen ez dudala bere deskribapenik egin, ezin dut ordea. Hain itxura desberdinak izaten baitzituen. Edozeinek ikus zezakeen lekura irteten zenean, itxura berbera izaten zuen beti: nik ezagutu nuen egunean zuen itxura berbera. Baina bakarrik geundenean, zera, ez baneki bera zela, batzuetan ez nukeen jakingo hura zenik
zalamandrana sifilitiko arraioa
emakume berbera. Dozena bat jantzi sorta guztiz desberdinak zituen: hemezortzi urteko neska batek jantziko lituzkeen jantziak, edo hogeita bosteko emakume batek, edo hogeita hamabosteko batek, eta abar. Okasio guztietarako, etxeko mantaletatik hasi eta gaueko soinekoetara iritsi arte. Eta makilaje mota desberdinak zituen. Hautsak, ezpainetakoa eta masailekoa dozenaka begi itzal ileordeak, betileak, bekainak eta hortz zorroak. Baita begietan jarri eta kolorea aldatzen zuten kristalezko gauza txiki batzuk ere. Denborapasa antzeko bat zen beretzat, bere burua hamaika modu desberdinetan aldatzea. Eta hasieratik bertatik deseroso samar sentiarazi ninduen: zer zen egiazkoa eta zer ez kezkatzen hasi nintzen: Eta beharbada bera ikusi izan banu benetan
zalamandrana hutsa, gainerakoak
bezala zen moduan, ezingo nuen onartu. Baina hori hasieran baino ez zen gertatu. Ezin baitzitekeen bestela izan, irakurle: hau da, emakume hark
zalamandrana bat hotel kaskar batean, Jainkoarren, eta nik ezin nuen
klasea zuen, ederra zen, eta gizon batek emakume batengan desio duen guztia zuen. Puta haien guztien azpilan zikin haiek, ezin nituen gehiago sufritu. Eta borroka luze neketsua eta gero, aurkitu nuen azkenean nire bihotzak desio zuena.
Diru mordoa oinordetu zuen aitarengandik; baina hura
koinatuari aurrezkiak lapurtu zizkion
izan zen berari edo aitari buruz jakin ahal izan nuen guztia. Sekula ez nuen haren deitura jakin, haren ezkon aurreko deitura. Lotsati agertzen zen bere iraganaz ezer aipatzen nionean, horregatik behin edo bitan baino ez nuen egin. Eta hobe zen gai hura ukitu ere ez egitea. Azken batean, betidanik buru-belarri lan egin banuen eta kexu ez banintzen ere, bazeuden nire bizitzako atal batzuk ezkutuan gorde nahi nituenak.
Bere dirua beste hiri bateko banku batean zegoen; non,
koltxoian gordeta
ez nekien nik. Baina hain lotsatuta zegoenez bere ezkon aurreko deituraz, ez zituen sekula txekeak hirian kobratzen, edota bankuari sosak bidaltzeko eskatzen. Dirurik gabe gelditzen zenean, hegazkin bat hartzen zuen hiri hartara, nahi zuena ateratzen zuen, eta gau berean itzultzen zen.
Sosen bila joana zela, egunkari guztietan agertu zen egun hartan albistea: nik ezagutu ohi nuen jende bati buruzko albistea. Eta
joño! ardoa eta belarra! aufiiiiiii
itobeharrean barre egin nuen, saihets bat hausteko moduan. Behin eta berriro irakurri nuen, egun osoan, eta aldi bakoitzean gustorago
salbu orain, salbu zalamandrana batekin hotel kaskar batean
barre egiten nuen:
Duela 20 urte gertatu zen Stirling bahiketa kasua, gaur konpondu da itxuraz, almazen bateko arduradun ohi baten atxiloketarekin, aldi berean Farradaytar gaizkile talde famatuaren bandaren konplize zena.
Susmagarria H.J. Staples da, 55 urtekoa. 100.000 dolarreko erreskate dirutik 90.000 dolar baino gehiago berreskuratu dira Florida estatuko Sarasotako hotel bateko bere suite dotoretik.
Staples agintarien ikusmiran jarri zen duela lau bat hilabete, bahiketa diruko ehundaka dolar batzuk garai hartan bere ardurapean zegoen almazeneko kontuan sartu zirenean. Diru sarrera «proba» gisa egin ote zen pentsatuz, legearen arduradunek susmagarria ez atxilotzea erabaki zuten, zirkulazioan diru kopuru handiak eta guztiz nabarmenak jartzen ez zituen arte.
Ramona Stirling, Arthur Stirling multimilionarioaren eta haren emazte elbarriaren alaba bakarra zen. Hiru une zituelarik, familiak Tulsan zuen luxuzko etxaldeko lurretatik bahitu zuten Ramona, umezaina gezurrezko telefono dei batekin etxe aldera engainarazi ondoren.
100.000 dolarreko erreskatea eskatu zen, eta berehala ordaindu ere. Baina berriemaile hasiberri batek diruaren sail-zenbakiak hartu egin zituztela jakinarazi zuen. Informazio honen berri zabaldu ondoren, Stirlingdarrek harreman osoa galdu zuten bahitzaileekin, eta umea hil egin zutela pentsatu zen.
Stirling andrea bahiketa gertatu eta sei asteren buruan hil zen. Senarrak hilobira jarraitu zion hilabete geroago. Oinordekorik ez zegoenez gero, estatuak Stirlingdarren aberastasunak eskatu zituen.
Staples susmagarriak duela hiru bat hilabete utzi zuen lana eta herrialde osoan zehar hasi zen bidaiatzen, bidean gastu txikiak eginez. Azkenean, guztiz seguru, itxuraz, denborak diru «kiskalgarria» hoztu zuela, Floridara iritsi zen atzo eta dirua barreiatzen hasi zen. Ondoren atxilotu zuten.
Estatuko eta tokiko poliziaren arduradunen galdeketa sakonean, guztiz sinestezina zen istorio bat kontatu zuen dirua nolatan eskuratu zuen azaltzeko. Oraindik ez daude eskura xehetasun guztiak, baina bere kontakizunean «Ma».
Farraday (goian aipatutako gangster taldekoa) eta Frank Dillon tartekatu zituen, Staplesen lankide izandakoa, hilabetetan bilatu izan dutena emaztearen eta bion haur jaiogabearen heriotzak zirela eta. Poliziaren arduradunei ez zaizkie sinesgarri iruditu susmagarriaren «azalpenak».
Jakina da Staplesek garai batean oso harreman onak izan zituela gangsterrekin. Azpimarratu da, hala ere, Farraday familia osoa duela hogei bat une desagertu zela; eta hori hala izanik, Staplesek Dilloni buruz adierazi duenak, alegia, «Ma» hil zuela erreskatearen diruagatik, irrigarri samarra dirudi. Are gehiago, azpimarratu da, Farradaytarrak banketxe-lapurrak izan zirela. Ez ziren inoiz bestelako ekintza kriminaletan nahasi, eta nekez sinets daiteke hala gertatu zenik.
Dilloni dagokionez, agintarien ustetan, hil egin zuten eta ondorioz, ez dute aurrerantzean iheslari moduan bilatuko. Uste denez, Dillon jaun-andreek nolabait jakin zuten Staplesek erreskatearen dirua eskuratu zuela, eta azkenak senar-emazteak hil zituen. Dillonen gorpua, jakinarazi denez, labe garai baterako ikatz bagoi batean lurperatu ahal izan zuen hiltzaileak...
Gelditu gabe egin nuen barre albistea irakurri nuene salbu. zerengandik? nik ez nuen ezerengandik salbu egon an. Ondo sentitu nintzen egun osoan. Eta ondoren, ilundu behar. eta beti bezala gertatu zen, okerrago, egia esan. egin zuen, eta barre egiteari utzi nion eta ez nintzen hain guztien artean hura zen putarik okerrena, hotel kaskar ondo sentitu. Trajedia hutsa baitzen gertatutakoa, pentsa okerrena. eta nik ezin nuen sufritu. amaierak hura baino tzen jarriz gero: eta zuk badakizu dagoeneko irakurle, putakume bihozbera naizela. Bai, trajedia ikaragarria zen eta hobea behar zuen izan. horregatik ardoa edan genuen. zena zela erantzulea, espetxeratu beharra zegoen. Tipo belarra erre genuen, elurra esnifatzen hasi ginen. ezin bati lortu ezin duena desirarazteagatik. Gehiegi lortzen ez daitekeela egin esaten dute. edatekoa zurrupatu, maria uzteagatik, baina gauza mordoa desirarazteagatik. Den erre eta kokaina esnifatu, baina hala egin genuen. hala dena bere begien aurrean jarriz nonahi: kotxe onak, jan egin genuen eta gero heroinarekin jarraitu genuen, zaine tziak eta bizitzeko lekuak. Sekula ez uzteagatik ezer lor tik sartuz. jesukristoren atxurra harrapatu genuen, baina tzen, baina beti desiraraztera behartzeagatik. Putakume ez ginen horregatik gelditu, arraioa, ez genuen ezertxo ere bat sentiarazteagatik, ez zuelako eskuratu ezin zezakee ikusten. itsu geunden, bertan seko ezertxo ere sentitzeko, na. Bere burua gorrotarazten, eta tipo batek bere burua uzkurtuegiak, baina dena eder bihurtzen hasi zen. bera, gorrotatzen badu, nola maite dezake inor? Helene etxera gela eta ni. izan behar zuena zen azkenean, inoiz hala itzuli zen, nire printzesa ederra, eta ni hain abailduta nen izan ez bazen behintzat. eta koltxoian bilatzen jarraitu ge goela ikusita, trago sendo bat prestatu zidan. Eta berehala nuen, eta atezainak behin eta berriz ekartzen zigun droga. logurea nabaritu nuen. Gertatzen zen guztiaz konturatzen helene oka egiten hasi zen, baina ez zirudien axola zi nintzen, entzun eta hitz egin nezakeen, eta begiak zabal tzaionik eta niri ere ez zitzaidan axola. okada gainerakoa zabal nituen. Baina halere lokartuta nengoen: eta horrek bezain ederra zen. lur azaleko emakumerik ederrena zen ez badu ez bururik ez hankarik, nik ezin dut besterik egin. Ohean etzatera joan nintzen; bera logelan agertu eta nire eta nik zerbait atsegina baino ez nuen egin nahi beretzat, aldamenean eseri zen. Guraize handi batzuk zituen es zenbat estimatzen nuen erakutsi eta maitatu. eta nik gauza kuan, eta He muturrak ebakitzen hasi zen, niri begirik bakarra baino ez nuen, emakume bati inoiz eman diodan kendu gabe. Eta nik begiratu egin nion, begiak ixten zi gauza bakarra, seguruenez. hura zen nik nuen guztia, tzaizkidalarik. Eta lehendabizi Joyceren itxura hartu zuen, inoiz emateko izan nuen guztia, eta ez ote zuen nahiko eta gero Monarena, eta ondoren... beste guztiena. Esan beldur nintzen, baina eskaini egin behar nion. lur gaineko zidan bertan behera utzi nuela; beste gizon guztiak beza emakume guztiak zen batean bilduta. hura zen beraz, gu lakoa izaten bukatu nuela. Engainatu egin nauzu, esan zi txienez egin nezakeena, eta bizkor egin behar nuen. bera dan. Gainerakoak bezalakoa zara, Fred. Eta gainerakoek komunean zegoen oka egiten. zutitu egin nintzen eta oina bezala ordaindu beharko duzu. Drogatuta nago, ezta? atera nuen leihoko kristaletik. zertxobait esnatu ninduen; Esan nion. O bai, esan zidan. Ez duzu ezertxo ere nabari haize hotza, eta kristal zati txiki haiek guztiak. baina se tuko, eta esnatzen zarenean amaituta egongo da guztia. Ez guruenez ez nuen ezertxo ere sentitu, kristoren atxur hare duzu kezkatu beharko. Ez al zaizu zoragarria iruditzen, kin. eta berak izateko eskubidea zuen. eta halere, nik ez Fred, ez al duzu egitea nahi, bihotza? Baietz egin nion bu nuen gehiago beharko. guztia amaitu zen eta ez zuen me ruaz eta arropa askatzen eta bila hasi zen, eta gero, gero, rezi horri eusteak. jantziak kendu nituen, soinean geratzen guraizeak jaitsi zituen. Guraizeak erabiltzen hasi zen, eta gero irribarre egin zidan berriz eta ikusten utzi zidan. Ti zitzaizkidanak, eta hanka atera nuen leihotik. Gainean ra, esan zidan, askoz hobeto orain, ezta? Eta, gero, nik zen, eta ez zidan hartu nahi izan, nik emateko nuen guztia. hain atsegin jokatu arren, barrez hasi zen. Niri garrasika. barrez hasi zen, garrasika. nire burua bota nuen leihotik.
© Jim Thompson © itzulpenarena: Idoia Gillenea