19
Nahikoa zen gau baterako, nahikoa milioi bat gauetarako. Etxean sartu nintzen Jasai eta gustora. Ulertzen didazu. Ezin zitekeen besterik gerta orain, gertatu beharreko guztia gertatu baitzen jadanik. Okerrena. Ezin zidaten besterik gaineratu honen ondoren. Ezin ninduten berriz ere izorratu.
Gehiegi izan zen, baina orain dena bukatuta zegoen, eta ezin ninduten...
Etxera sartu nintzen. Garbitu eta txukundu egin nintzen, hausnarrean hausnarrean besterik ez kezkatu gabe, ordea.
Ezingo zuten ezagutu. Trenak hiru egun beharko men Kansas Cityra iristeko, eta dozena erdi bat lekutan geldituko zen, han-hemenka. Ez zuten jakingo non gertatu zen, noiz bota zuten ikatz bagoira, zein ote zen emakumea. Gauza bakarra egin behar nuen nik, Joyceren jantzietatik libratu hemendik hanka egitean... eta ziztu bizian hanka egiteko asmoa nuen.
Gehiegi gertatu baitzen jadanik, eta orain ezin zitekeen besterik gertatu.
Mona hemen geldi zitekeen nirekin gauean. Zergatik ez? Dena primeran zebilen ez nuen zertan kezkaturiketa oso neska jatorra zen. Eta nik norbait behar nuen aldamenean. Beti behar izan dut norbait aldamenean, eta gau hartan...
Hemen geldituko zen beraz iluntzean, eta goizean, almazena utziko nuen nik. Staplesekin errieta egiteko gairen bat aukeratuko nuen, eta gero, pikutara bidali ondoren, alde egingo nuen. Orduan Monak eta nik hanka egingo genuen, guk biok eta ehun mila dolarrek, bakar-bakarrik. Ez genuen arazorik izango. Ez genuen bete beharreko zulo bakar bat ere utziko, ez nire aldetik, ez beretik. Barrutiak etxea utzi behar zuela agindu zion. Inor ez zen harrituko pixka bat aurreratzen bazen alde egiteko orduan.
Elkarrekin alde egingo genuen, Joy... Monak eta nik, eta handik aurrera, hemendik aurrera... Ezin zitekeen besterik gerta.
Guztiz txukundu nintzen eta bainugela garbitu nuen. Egongelara joan nintzen eta trago sendo bat hartu nuen. Oso berandu izan behar zuela iruditzen zitzaidan, baina zortzi t'erdiak baino ez ziren. Monarekin elkartzeko hogeita bost minutu bakarrik falta ziren; hemen, aldamenean norbait izateko.
Beste trago sendo bat atera nuen. Edan egin nuen, eta gertatu zena ezin zitekeela gerta pentsatzen jarri nintzen hainbeste, hain bizkor eta ezin bazitekeen, zergatik gertatu zen? Beharbada, Joyceri tragoska bat eraman beharko niola pentsatu nuen, ondoezik zegoen eta. Eta trago bat atera nion.
Eta edan ere bai.
Atea jo zuten. Salto egin nuen eta erantzutera joan nintzen; eta, ez, ez nintzen duda-mudatan ibili. Orain ezin baitzitekeen besterik gerta, sekula ere ez, eta ez nuen zertan beldur izan beharrik.
Atea ireki nuen. Staplesek esan zidan:
Gabon, Frank eta nik ez nion erantzun, ezin nion erantzun, eta barrura segitu zuen. Zera, Frank. Ez dirudi ni ikusteaz batere pozten zarenik. Ez al didazu esertzeko eskatuko?
Buruari eragin nion. Esan nion: Ez. Zer arraio nahi duzu, Staples?
Eseri egin zen, hanka txiki lodiak gurutzatuz.
Zer nahi dudan, Frank? Zera, konforme geldituko naiz eltzekondoarekin. Daukazun guztia hartuko dut.
© Jim Thompson © itzulpenarena: Idoia Gillenea