3. KAPITULUA

 

        Zuen bizi osoan ikusi duzuen gezurterorik izugarriena naiz ni. Ikaragarria da. Banoa dendara aldizkari bat erostera, eta norbaitek galdetzen badit nora noan, kapaz naiz operara noala esateko. Izugarria da. Hala, Spenceri esan nionean gimnasiora joan behar nuela nire gauzak hartzera eta abar, gezur hutsa zen. Nik ez ditut gimnasioan gordetzen nire gauzak.

        Penceyn zerean bizi nintzen, logela berrien Ossenburger Memorial pabiloian. Azken bi kurtsoetakoentzat zen bakarrik. Ni azkenaurrekoan nengoen. Gela-laguna azkenean zegoen. Penceyn ibilitako Ossenburger delako batengatik zeukan izen hori. Diru pila egin zuen Penceytik irten ondoren hartutako negozioarekin. Zera egin zuen, ehorztetxeak zabaldu bazter guztietan senide hildakoei lur emateko, bakoitzeko host dolar. Ikustekoa zen Ossenburger delako hori. Beharbada zaku batean sartu eta errekara botako ditu hark. Nolanahi ere, diru pila eman hark Penceyri, eta haren izena eman zioten gure pabiloiari. Urteko lehen partiduan, eskolara etorri zen bere Cadillac tzarrean eta guk denok harmailetan zutitu eta esku-zartaka jardun behar izan genuen... Gero, hurrengo goizean, kaperan, hamar bat orduko hitzaldia bota zigun. Berrogeitamar bat txiste txarrekin hasi zen, zein jatorra zen erakusteko. Kristorena. Gero hasi zitzaigun esaten sekula ez zela lotsatzen, arazoren bat zuenean belauniko jarri eta Jainkoari errezatzen. Esan zigun beti errezatu behar geniola Jainkoari, alegia berarekin hitzcgin eta abar, geunden lekuan geundela. Jesus gure adiskidetzat hartu behar genuela. Berak etengabe hitz egiten ziola Jesusi. Baita autoa gidatzen ari zenean ere. Horrexek txetu ninduen. Ikustekoa izango zen putakume ustel hura lehen belozidadea sartzearekin batera hilotz batzu gehiago hidaltzeko Jesusi eskatzen. Hitzaldiaren parte on bakarra erdi-erdian gertatu zen. Han ari zitzaigun esaten zelako ona zen, zelako bikaina eta abar, eta honetan, bat-batean, nire pareko llaran eseritako batek, Edgar Marsallak, izugarrizko puzkarra bota zuen. Nabarmenkeria galanta kaperan halakorik egitea, baina baita grazia handikoa ere. Marsalla, hura zen ganadua! la-ia erauzi zuen sabaia. Apenas inork egin zuen barrerik, eta Ossenburgerrek ez entzuna egin zion, baina Thurmer, zuzendaria haren ondo-ondoan eserita egon tribunan, eta hark entzun zuen bai. Motellak, haren haserrea! Orduan ez zuen ezer esan, baina hurrengo gauean derrigorrezko ikastaldia agindu zigun ikastegian, eta etorri eta hitzaldia bota zigun. Esan zuen kaperan arazo hura sortu zuen mutilak ez zuela merezi Penceyn egoterik. Saiatu ginen Marsallak beste bat bota zezan, justu Thurmer bere hitzaldia ematen ari zenean, baina hura ez egon aldarte oneko. Nolanahi ere, hantxe bizi nintzen ni Penceyn. Ossenburger Pabiloian, logela berrietan.

        Hura goxotasuna nire gelara itzultzean, Spencerenetik bueltan. Mundu guztia zegoen partiduan, eta berogailua piztuta gure gelan, bestetan ez bezala. Gustura egoten zen han. Berokia eta gorbata erantzi, alkandoraren lepoko botoiak askatu, eta ondoren goizean New Yorken erositako kapelua jantzi nuen. Ehizerako kapelu gorri bat, hegal luze-luze horietako batekin. Kirol-denda hatean ikusi nuen metrotik atera ginenean, ezpata malapartatuak galdu nituela konturatu eta berehala. Dolar bat besterik ez zitzaidan kostatu. Bisera jiratu eta atzeraka jantzi nuen; oso barregarri. konforme, baina horrela gustatzen niri. Itxura ona nuen horrela. Hartu irakurtzen ari nintzen liburua eta nire besaulkian eseri nintzen. Bi besaulki zeuden gela bakoitzean. Nik bat nuen eta nire gelakideak, Ward Stradlaterek, bestea. Besoak penagarri zeuden, denak bertan esertzen zirelako, baina nahiko besaulki erosoak Aren.

        Irakurtzen ari nintzen liburua bibliotekatik oker ateratako liburu bat zen. Okerreko liburua eman zidaten, eta ni gelara etorri arte konturatu ez. Afrikatik kanpo eman zidaten, Isak Dinesenena. Aspergarria izango zelakoan ni, baina ez zen horrela gertatu. Oso liburu ona. Analfabeto hutsa naiz, baina asko irakurtzen dut. Autore gogokoena nire anaia D.B. dut, eta ondoren Ring Lardner. Anaiak Ring Lardneren liburu bat eman zidan nire urtebetetzean, juxtu Penceyra etorri baino lehen. Oso antzerki xelebre eta txoroak zituen, eta gainera beste istorio hura. trafikoko polizia batena, beti bizkorregi ibiltzen zen neska polit batez maitemintzen dena. Polizia ezkondua izan, ordea, eta ezin neskarekin ezkondu edo dena delakoa. Neska hil egiten da, beti bizkor zebilen eta. Istorio honek txetuta utzi ninduen. Gehien gustatzen zaidana gutxienez noizean behin barre eragiten dizun liburua da. Liburu klasiko pila bat irakurtzen dut, Berri- ere etxera eta horrelakoak, eta gustatzen zaizkit, eta gerrako eta misteriozko liburu pila bat ere bai, baina ez didate hainbesteko zirrararik egiten. Niri benetako zirrara egiten didatenak horiek dira, irakurtzen bukatutakoan hura idatzi zuen autorea zure lagun handia izateko gogoa ematen dizutenak, nahi izanda ere telefonoz deitu ahal izateko. Halakoak ez dira sarri aurkitzen, ordea. Ez litzaidake batere inportako Isak Dineseni deitzea. Edo Ring Lardneri, baina D.B.k hila dela esan zidan. Hor duzue Gi_on i:atea—, Somerset Maughamena. Joan den udan irakurri nuen. Nahiko liburu ona eta abar, baina Somerset Maughami ez nioke deituko. Ez dakit. Ez da deitu nahi niokeen klase horretakoa, hori da guztia. Nahiago nuke Thomas Hardyri deitu. Gustatzen zait Eustacia Vye, haren pertsonaia bat.

        Nolanahi ere, nire kapelu berria jantzi nuen eta eseri eta Afrikatik kanpo irakurtzen hasi nintzen. Irakurrita nengoen, baina parte batzuk berrirakurri nahi nituen. Hiru orrialde irakurri baino lehen, ordea, norbait aditu nuen dutxako gortinetatik irteten. Begiratu gabe antzeman nion. Robert Ackley zen, aldameneko gelakoa. Bi gela artean dutxa bat zegoen gure pabiloian, bietarako ateekin, eta egunean larogeitabost bat aldiz bertan izaten nuen Ackley. Beharbada partiduan ez zegoen bakarra izango zen logela guztietan, nitaz aparte. Apenas joaten zen inora. Bere modukoa zen oso. Azken kurtsoan zegoen, eta tau urte osorik egina zen Penceyn eta abar, baina inork ez zion deitzen «Ackley» besterik. Herb Calek ere, bere gela-lagunak, ez zion inoiz esaten «Bob» edo «Ack». Inoiz ezkontzen bada, andreak ere «Ackley» esango dio hari. Tipo luze-luze eta kuskur horietakoa zen —sei oin eta lau hazbetetik gora edo—, hortz itsusi batzuekin. Auzoak izan ginen denbora guztian behin ere ez nuen ikusi hortzak garbitzen. Urdinduta eta itsusi ageri zituen beti, eta bat gaisotu egiten zen ia hura jangelan ikusita, patatapurea eta ilarrak edo gisa horretako zerbait ahobeteka jaten. Gainera, bikor pila bat zeukan. Ez bakarrik bekokian edo okotzean, gehienek bezala, aurpegi osoan baizik. Eta hau gutxi balitz, ikaratzeko izakera zuen. Nazkagarria tipoa. Egia esango badizuet, ez ninduen batere txoratzen.

        Somatzen nuen dutxaren ertzean zutik, nire besaulkiaren atzean justu, ea St adlater han zen begira. Gorrotoa zion Stradlateri eta sekula ez zen sartzen gelan Stradlater bertan bazen. la denei zien gorrotoa, egia esan.

        Dutxaren ertzetik jaitsi eta gelan sartu zen.

        — Kaixo —esan zuen. Izugarri aspertuta edo izugarri nekatuta balego bezala esaten zuen beti hori. Ez zuen nahi izaten inork bisitan edo ari zeta pentsatzerik. Okerrean sartu zeta pentsatzea nahi izaten zuen, arraioa!

        — Kaixo —esan nion, baina ez nuen bista altxatu liburutik. Ackley bezalako batekin salduta zeunden liburutik bista altxatuz gero. Salduta zeunden era batera edo bestera, baina agian ez hain azkar bista berehala ez altxatuz gero.

        Gelan batetik bestera ibiltzen hasi zen, oso poliki, beti egiten zuen bezala, inoren gauza pertsonalak mahaitik edo komodatik hartuz. Gauzak hartu eta begiratu, horixe egiten zuen hark beti. Motellak, bat bere onetik ateratzen zuen batzutan.

        — Zer moduz eskrima? —esan zuen. Irakurtzea eta gustura egotea galarazi nahi zidan. Bost axola hari eskrimarena—. Irabazi egin dugu ala zer?

        — Inork ez dik Irabazi —esan nion. Bista altxatu gabe, hala ere.

        — Zer? —esan zuen. Hark bi aldiz esanaraziko zizkizun gauzak beti.

        — Inork ez duela irabazi —esan nuen. Zeharbegiratu bat bota nion ea zerekin ari zen jolasean nire komodan. Neska baten argazkia zeukan eskuetan, New Yorken nirekin ibiltzen zen harena, Sally Hayes. Gutxienez host mita aldiz hartu eta begiratua zuen argazki hura. Beti okerreko lekuan ipintzen zuen atzera, bukatzean. Apropos egiten zuen, jakina.

        — Inork ez duela irabazi? esan zuen . Zer gertatu duk?

        — Ezpata malapartatuak eta beste guztia metroan utzi nitian —artean ez nion begiratzen.

        — Metroan, arraioa! Galdu egin dituk, hori esan nahi duk?

        — Okerreko metroa hartu genian. Denbora guztian jaiki eta jaiki egin behar nian paretako mapa madarikatuari begiratzeko.

        Nire aldera etorri eta justu argia kentzen zidan lekuan jarri zen.

                Aizak —esan nion—, hogei bat aldiz irakurri diat esaldi hau hi sartu haizenetik.

        Beste edozeinek harrapatuko zuen. Hark ez, ordea.

        — Ordaindu egin beharko al dituk? —esan zuen.

        Ez zekiat, ez zaidak axola. Zergatik ez haiz esertzen, Ackley-txiki? Argia kentzen didak.

        Ez zitzaion batere gustatzen inork «Ackley-txiki» deitzea. Beti ari zen niri esaten ume-moko bat nintzela, nik hamasei urte nituelako eta berak hemezortzi. Erotu beharrean jartzen zen «Ackley-txiki» deitzen nionean.

        Hantxe jarraitu zuen. Eskatuta ere argitatik kenduko ez zen klase horretakoa izan hura. Kenduko zen noizbait, baina eskatuz gero askoz denbora gehiago behar izaten zuen.

        — Zer arraio ari haiz irakurtzen? —esan zuen.

        — Liburu bat.

        Eskuaz atzeraka bultzatu zidan liburua titulua ikusteko.

        Ona al da? —esan zuen.

                Irakurtzen ari naizen esaldi hau kristorena duk.

        Ziri ederrak sartzen ditut umoreko nagoenean. Hark harrapatu ez, ordea. Berriro hasi zen gelan gora eta behera, nire gauza guztiak eta Stradlaterenak hartuz. Azkenik, lurrean utzi nuen Iihurua. Ez zegoen ezer irakurtzerik inguruan Ackley bezalako elementu bat zebilela. Ezinezkoa zen.

        Luze-luze jarri nintzen besaulkian Ackleyri begira. Bere etxean balego bezala ari zen hu,ra. Nekea sentitzen nuen New Yorkeko txangoa zeta eta abar, eta ahozabalka hasi nintzen. Gero pittin bat adarra jotzeari ekin nion. Askotan jotzen dut adarra, ez aspertzeagatik. Zera egin nuen, ehizakapeluaren bisera bekoki aldera ekarri eta begien aurrean ipini nuen. Era honetan ez nuen ezertxo ere ikusten.

        — Uste diat itsutzen ari naizela —esan nuen ahots erlatsez—. Amatxo maltea, bai ilun dagoela dena hemen.

        — Hi burutik eginda hago, alajainkoa! —Ackleyk.

        — Amatxo maitea, emaidazu eskua. Zergatik ez didazu ematen eskua?

        Ze kristo habil, utziek umekeriei.

        Haztamuka hasi nintzen, itsuen gisan, baina jaiki gabe. Hizketan jarraitu nuen:

        — Amatxo maitea, zergatik ez didazu ematen eskua? —adar hotsean beti ere. Honela izugarri ondo pasatzen dut batzutan. Gainera, banekien Ackley zeharo haserretzen zela. Hark beti ateratzen zizkidan gaiztorakoak. Oso gaiztoa nintzen harekin sarritan. Azkenik utzi nion, hala ere. Berriz ere atzeraka jarri nuen bisera, eta lasai geratu nintzen.

        — Norena duk hau? —esan zuen Ackleyk. Nire gelakidearen belaun-lokarria hartu zuen niri erakusteko. Edozer hartuko zuen hark. Kapaz zen moren galtzontziloak edo antzeko zerbait hartzeko ere. Stradlaterena zela esan nion. Beraz. Stradlateren ohe gainera bota zuen. Stradlateren komodatik hartua zuenez, haren ohe gainera bota zuen.

        Atzera etorri eta Stradlateren besaulkiaren beso batean eseri zen. Hura sekula ez zen eseriko besaulkian bertan. Beti beso gainean.

        — Nondik arraio atera duk kapelu hori? —esan zuen.

        — New Yorketik.

        — Zenbatean'?

        — Dolar batean.

        — Lapurreta egin diate.

        Azkazalak garbitzeari ekin zion pospolo baten puntaz. Beti ari zen azkazalak garbitzen. Bazuen bere grazia. Hortzak lizun-itxura zituen beti, belarriak ez dakit zer baino zikinagoak, eta hala ere beti azkazalak garbitzen. Horrela oso tipo garbia zela usteko zuen hark. Berriro begiratu zion nire kapeluari garbitu bitartean.

        — Gure herrian horrelako kapelua janzten diagu oreinak tirokatzeko —esan zuen—. Oreinak tirokatzeko kapelua duk hori.

        — Zera izango duk —erantsi eta begiratu egin nion.

        Begi bat erdi itxita neukan, berari apuntatuko banio bezala—, hau jendea tirokatzeko kapelua duk —esan nuen—, jendea tirokatu diat kapelu honekin.

        — Familiak ba al zekik bota egin hautela?

        — Ez.

        — Eta non arraio da Stradlater?

        Behean, partiduan. Neska batekin geratu duk. Aharrausi egin nuen. Aharrausika ari nintzen denbora guztian. Bero handiegia gela hartan, eta logalea ematen zuen. Penceyn, edo izoztuta edo beroak akabatzen, bitatik bat.

        — Stradlater handia —esan zuen Ackleyk—. Aizak, utzizkidak guraizeak momentutxo batean. Eskura al dauzkak'?

        — Ez. Maletan sartuta zeuzkat. Armairuaren gain-gainean.

        — Har itzak momentutxo batean, hi —esan zuen Ackleyk—. Eskuazal hau moztu nahi diat.

        Maletan sartuta egon ala ez, host axola hari, ezta armairuaren gainean bazegoen ere. Baina hartu nizkion, hala ere. Eta ia-ia hil nintzen egitean. Armairuaren atea irekitzean, Stradlateren teniseko raketa erori zitzaidan zuzen-zuzen buru gainera, zurezko euskarri eta guzti. Hots handia atera zuen, eta egundoko mina egin zidan. Hala ere, ia-ia txetu zuen Ackley. Algaraka hasi zen bere faltsete ahots fin-finaz. Denbora guztian egon zen barrez nik nire poltsa hartu eta guraizeak atera bitartean. Gisa honetako zerbaitek, batek buruan harrikada bat hartzeak edo, prakak kentzerainoko hazkura egiten zion Ackleyri.

        — Umore-sen polita daukak, Ackely-txiki —esan nion—. Ba al hekien? —guraizeak eman nizkion—. Utzidak hire manajerra izaten. Irratira eramango haut.

        Aulkian eseri nintzen berriz, eta bere azkazal luze adartsuak mozten hasi zen.

        — Zer moduz mahaia edo beste zerbait erabiliko bahu? —esan nion—. Moztu itzak mahai gainean. Ez diat hire azkazal zikinen gainean oinutsik ibili nahi gauean.

        Zoru gainean mozten jarraitu hark, ordea. Harenak bai modu itsusiak. benetan.

        — Nor duk Stradlateren neska? —esan zuen. Beti hartzen zuen kontuan norekin ateratzen zen Stradlater, gorrotatu arren .

        — Ez zekiat. Zergatik?

        — Ezergatik ez. Motel, ezin diat burutu putakume horrekin. Putakume bat duk, ezin diat burutu

        — Bera txoratu beharrean zegok bada hirekin. Orain hurrengo printze bat haizela esan zidaan —esan nion. Printze deitzen diot jendeari askotan, adarra jotzen an naizenean. Horrela ez naiz aspertzen.

        — Beti zeukak bere jarrera harroputz hori —esan zuen Ackleyk—. Ezin diat burutu putakume horrekin. Horrek uste dik ez zekiat zer...

        — Inporta al zaik azkazalak mahai gainean moztea, aizak? —esan nion—. Berrogeitamar bat aldiz eskatu diat...

        — Beti zeukak jarrera harroputz hori —esan zuen Ackleyk—. Ez diat uste putakume hori azkarra denik ere. Berak hala uste dik. Uste dik zera dela...

        Ackley! Kristo! Moztuko al dituk hire azkazal zikinok mahai gainean, mesedez? Berrogeitamar bat aldiz eskatu diat.

        Azkazalak mahai gainean mozten hasi zen, aldatzeko. Orroaka hasi behar, hark zerbait egingo bazuen.

        Pixka batean hari begira egon nintzen. Gero hala esan nion:

        — Hik Stradlateri gorroto izateko duan arrazoi bakarra zera duk, noizean behin hortzak garbitzeko esan ziala. Ez hinduen iraindu nahi, ozen esan bazuen ere. Ez zian ondo egin esatean, baina ez zian irainik egin nahi. Esan nahi zian guztia, hik itxura hobea izango huela eta hobeto sentituko hintzela noizean behin hortzak garbituko bahitu.

        — Garbitzen ditiat hortzak. Ez ezak horrelakorik esan.

        — Ez, ez dituk garbitzen. Ikusi haut, eta ez dituk garbitzen —esan nion. Baina ez nion gaizto esan. Errukia sentitzen nuen, nolabait. Alegia, ez du oso polita izan behar norbaitek hortzak ez dituzula garbitzen esatea—. Stradlater jatorra duk. Ez duk gaiztoegia. Hik ez duk ezagutzen, hortxe zegok koxka.

        — Hala eta guztiz ere nik esaten diat putakume bat dela. Putakume harroputza.

        — Harroa bai, baina oso eskuzabala duk gauza batzutan, benetan —esan nion—. Hara, egin ezak Stradlaterek hiri gustatzen zaian gorbata bat edo antzeko zerbait duela. Demagun izugarri gustatzen zaian gorbata duela jantzita; adibide bat ematen ari nauk, besterik ez, hi. Ba al dakik zer egingo lukeen`? Ziurrenera kendu eta eman egingo liake. Benetan. Edo... ba al dakik zer egingo lukeen? Hire ohe gainean utziko likek, horrelako zerbait. Baina eman egingo liake gorbata. Gehienek beharbada...

        — Arrania! —esan zuen Ackleyk—, baita neuk ere, haren dirua baneuka.

        — Ez, hik ez —buruari eragin nion—, hik ez, Ackley-txiki. Hik haren dirua izango bahu, zerik handiena izango hintzateke.

        — Ez niri deitu Ackley-txiki, arraio demonioa. Hire aita izateko bezain zaharra nauk eta.

        — Ez, ez haiz —motellak, batzutan nazkagarria zen. Sekula ez zuen okasiorik galduko nik hamasei eta berak hemezortzi urte genituela jakinarazteko—. Lehenengo eta behin, ez niake utziko familiakoa izaten —esan nion.

        — Tira, utziok horrela deitzeari eta ...

        Bat-batean atea ireki eta Stradlater sartu zen presaka. Beti zebilen presaka. Harentzat dena zen oso inportantea.

        Niregana etorri eta bi masailekotxo eman zizkidan jolasti. Oso gogaikarria izan daiteke hori.

        — Aizak —esan zidan—, ba al hoa mora gaur gauean?

        — Ez zekiat. Beharbada bai. Zer demonio ari dik? Elurra? —elurra zuen beroki gainean.

        — Bai. Aizak, ez baduk mora joan behar, utziko al didak hire txamarra?

        — Zeinek irabazi dik partidua? —esan nuen.

        — Oraindik erdian zeudek. Gu bagoazek —esan zuen Stradlaterek—, tira, orain serio, erabili behar duk ala ez hire txamarra gaur? Dena mantxaz bete diat nire franelazko traje grisa.

        — Ez, baina ez diat nahi hire sorbaldekin hura dena emanda uztea —esan nion. la altura berdintsukoak ginen, baina hark nire doblea pisatzen zuen. Oso sorbalda zabalak zituen.

        — Ez diat emanda utziko.

        Komunera sartu zen presaka.

        — Zer moduz, motel? —esan zion Ackleyri. Nahiko adiskidetsua zen Stradlater. Adiskidetasun faltsu samarra, baina gutxienez beti esaten zizkion kaixo eta horrelakoak Ackleyri.

        Ackleyk doi marmar egin zuen besteak «zer moduz, motel?» esan zionean. Ez zion erantzun, baina ez zeukan barrenik gutxienez marmar bat ez egiteko. Gero esan zidan:

        — Ni banihoak. Gero arte.

        — Ondo zegok —esan nion. Ez zidan bihotza hausten, ez, bere gelara itzultzen zenean.

        Stradlater kapelua eta gorbata eranzten hasi zen.

        — Uste diat bizarra kenduko dudala laster batean

        — esan zuen. Nahiko bizar trinkoa zuen. bai horixe.

        — Non zegok hire neska? —galdetu nion.

        — Eranskinean zegok zain.

        Gelatik irten zen garbiketako poltsa eta xukadera besapean zituela, ez alkondararik ez ezer. Beti ibiltzen zen gerritik gora biluzik, oso itxura ona zuela pentsatzen baitzuen. Eta halaxe zuen, bai, ezin ezetz esan.

 

 

© J.D. Salinger

© itzulpenarena: Iņaki Iņurrieta

 

 

"J.D. Salinger - Zekale artean harrapaka" orrialde nagusia