ASKATASUNERAKO AMAR AGINDU

 

Irrintzi, X. zenb.

 

        1.— Helburu hauxe ipin ezazu zeure begien aurrean: EUSKADIREN ASKATASUNA; jokabide bat: IRAUN; erabaki bat: NAHI OKERTU EZIN BAT. Eta zeurea izango da GARAIPENA.

        2.— Ez alferrik zeure burua arriskuan ipini. AXOLA ez da koldarkeria. Ekiteko gertuta egon zaitez, ekintzarik gogorrenerako ere bai, ziur-ziur etorriko den EGUN HANDIRAKO.

        3.— Borrokarako on daitezkeen gauza guztiez horni zaitez, eta erregimenaren aurkako egintza guztietarako zeure laguntasuna eman ezazu, zeure burua eta zeure askatasuna arriskuan ipini gabe.

        4.— Aukera guztiak aintzat har itzazu Euskadiren alde hitz egiteko, bere nahigabeak eta bere ahalmenak azalduz, joanaldi hobeagoak eta etorkizun pozgarriagoa gogoratuz. Informa zaitez, eta informa ezazu. Patxadaz ordea, eta labur.

        5.— Zuregana helduko liratekeen konsinak zabal itzazu. Elkarrizketak, urrutizkina, batez ere kaleko urrutizkina, posta, idazmakina, multikopiak, hormatako idazkunak —eskuzkoak nahiz moldezkoak—, paper gomatua, esku-eskuan dauzkazun bideak dira eta inongo poliziek kontrola ezin ditzaketenak.

        6.— Ez zaiteztela bat ere arduratu zure lagunek zer egiten ote dutenaz. Inoiz eroriko bazina, ezingo zenituzke inola ere esan ez dakizkizun gauzak oso zaila baita lagunak ez salatzea, nahi ezta ere, poliziak erabiltzen dituen prozedimentu gogorrekin.

        7.— Ondo informa zaitez zein diren agintariaren agenteak, batez ere zure inguruan bizi direnak. Geroago eta makalagotzen ari dira. Ahal izanez gero, jakin itzazu ematen dizkieten konsinak eta nolako gogoz hartzen dituzten. Ez itzazu gorrotatu, ezta esetsi ere. Ahal izanik, probetxua atera ezazu eurengandik.

        8.— Bengantza bila ez ibili. Izugarrizko kalteak egin dizkiete Euskadiri: gizerailketak, kartzelak, erbestetzeak, zapalketak; gaitz handiak benetan, neurtu ezinak. Hala ere benetako abertzaleak epai-eguna itxarongo du, zuzentasunez gaiztakeria eta gaiztaginok epaitzeko.

        9.— Ahal duzun guztietan euskaraz hitz egizu, gure aberri-hizkuntza delako askatasuna iristeko armarik zorrotzena. Euskaraz beti eginez gure gogoak ere indar berri batekin sendotuko ditugu askatasun-borrokarako.

        10.— Pentsa ezazu, lan egizu. Biharko garaipenaren itxaropenarekin ekin iezaiozu, Euskadi aske eta zoriontsuagaz pentsaketan.

 

 

© Andima Ibinagabeitia

 


www.elkarlanean.com
www.susa-literatura.eus