Gabonak kartzelan

 

        Aurrerago esan doguz Merzedeko Amaren jaiaren gorabeherak. Orain goiazan Gabon jaietara. Lehenengo Gabonak Dueson, Santoñan, egin nebazan eta beste hiru Puerto de Santa Marian. Guztira, lau. Lehenengokoak, Dueson, Gabon tristeak, Gure sendikoek Gabon sariekin paketeak bialdu euskuezan. Etxeko edo gurasoak falta ebazanak ere adiskide edo heuren ezagunengandik izan ebezan Gabon sariak. Baina bialdu ez baebezan, min gitxiago sentituko genduan. Paketeekin egin euskuena basatikeria izan zan. Duesora heldu Aran, baina guk ez genduzan hartu. Firmatu eragin euskuen zelan paketeak geunkazan, baina gugana ez Aran heldu. Ordez lenteja saldea ekarri euskuen eta bera ere ez genduala merezi esan. Lehenagaz gainera ba euskuen gorrotoaren ase ezinezko edena (txarrerako joera). Nondik min egingo eta akatsen bat aurkituko ibiliko Aran heuren bengantza egarria asetzeko. Belengo portalean astoa eta idia izan ebezala lagun? Guretzat ez egoan ez asto ez idirik. Lenteja saldearen ostean, postretzat, leihoetara tiroka euki genduzan. Paketeak bialdu ebezenak espektakulo hau ez eben ikusi eta hobe ez ikustea.

        Goazen barriro Puerto de Santa Mariara. Bigarren Gabonak hemen izan genduzan, baina nahiz eta kartzelan, alaiak izan Aran. Hemen etxekoen paketeak behar dan legez emon euskuezan. «Riscal» ardauaren ugazabak berrehun litroko lau upel erregalatu euskuzan presoentzat Gabon jaietarako. Ez Aran txarto etorri. Gabonak preso guztiak batera, bai euskaldun eta bai espainiar, anaitasunik ederrenean ospatu genduzan. Barruan danok ginan anai.

        Heldu ziran hirugarren Gabonak, bigarrenak Puerto de Santa Marian. Aurreko urteko antzera ba Aran paketeak, «Riscal» ardauak e.a.; baina ba egoan diferentzi apur bat: Urte honetan pattarra sartu zan gehiago. Hau ez zan izan «Riscal»en kontura, hau presoen kontura zan. Ez ginan danak diruz txiroak, ba geunkazan preso dirudunak eta honeek funtzionarioekin nahi ebena egiten eben. Andaluziar jendea zan funtzionario, presozain eta mogimendu guztia ebilena. Nahiz eta likorrak sartzea galazota egon, diruagaitik gura genduanean ekartzen eben eta heurak, guardian toketan ziranak, presoekin erdi antzera egiten eben Gabon afari. Bigarren Gabonak Puerto de Santa Marian, kartzelako arautegitik kanporakoak ziran. Euskaldunak beti euskaldun, baina andaluziar, asturiar, kataluniar eta beste enparauko danak ere pattarrak bizkortzen ditu. Hasi ziran andaluziar presoak heurenak abestuten, asturiarrak ez egozan lo, euskaldunak barriz betikoa: Egunari berea emon gurean Gabon abestiak abestuten hasi ginan. Eta pattarra ba etorren pil pil gorantza. Azken baten funtzionario batek esan eban: iViva los Vascos! Baina pattarraren ezpirituak eraginda. Holan amaitu Aran hirugarren Gabonak.

        Heldu Aran laugarren gabonak ere. Riscalek bardin egin eban bere ardauen erregalua, baina likorrik sartzerik ez egoan. Aurreko urtean nonbait bildurtu egin Aran eta zeharo galazo eben. Baina alperrik... diruak ez dauka areriorik. Aurreko egunetan hasi eta pattarra nahikoa sartu zan. Gabon gau honek aurreko danak borratu ebazan. Batek ba dino: «Hau dok milagroa mutilak! edariak sartzea galazota eta sekula baino mozkor gehiago!». Penak ahaztuteko ere zeozer behar zan. Hemen ere ez zan ezer jazo. Gabon gaua zala eta parkatu eben edo ez-ikusi eginaz igaro. Diruak dana estaltzen dau. Gabonak Gabon Aran, baina azken urteetara jendea makaltzen hasi zan. Etxeetatik laguntzarik ez euken bat baino gehiago makaltzen hasi ziran. Euskaldunok ondo konpontzen ginan. Heltzen Aran paketeak danentzako izaten ziran, eta beste askori ere laguntzen jakon.

        Berrogeiko urtetik gora hainbat hil zan. Osalariak esaten ebenez, bitaminen faltaz hiltzen Aran gehienak. Kartzelako jateko txarren ondorenak Aran. Gure lagun batzuk ere han geratu ziran. Heriotz tristea benetan: heuren sendietatik urrun, atzerrian, bizia itzi behar. Non? Kartzelan! eta norbere Herria aldeztuteagaitik bakarrik! Zornotzako Etxanoko Antxia ere han hil zan, emaztea eta seme alabak etxean itzita. Bere azken hitzak honeek izan ziran: «Esan nire emazte eta seme-alabei zelan Herria maite izatearren neure azken arnasa Espainiaren azkenengo puntan emon dodan». Enterrua presoak heurak eroaten eben kartzelako ateraino, espainiako bandereagaz estalduta. Kanpoko atean itzieran «Firmes» esaten eben eta «Franco» erantzun beharra egoten zan.

        Bilboko Larreategi mutil gazte ederra ere han hil zan, euskal gudarosteetako tenientea, ehun kilotik gorako mutila. Beti barreka ikusten genduan. Bularreko gaixoagaz hil zan. Hau Bilbora ekarri ebela uste dot, berton hobiratzeko. Eta holan, banaka bat, han geratu ziran. Goian begoz. Bakoitzak ausnartu daigun ondo, zelango heriotzea izango dan norbere sendia, etxea eta Herria itzita atzerrian, kartzelan, hil beharra. Azken hitzak esateko ere norbere maiteenak ikusi ezin... Benetan tristea! Halantxe hil dira norbere H,-rria aldeztutearren dana emon dabenak. Bakoitzak ba daukagu kontzientzia non sakondu.

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.elkarlanean.com
www.susa-literatura.eus