Birjiņa Maria-ren sorrera, guziz orban garbiakiko ordu onak
Goiz orduak
Gizonen negar luzez errukirik
Munduko Jaunak, zorua irikirik,
Bialtzen diyo Ana-ri galaya
Aingeru alaya.
Esaten diyo, Ama izango zera
Zeruko Aitaren Alabacua bera:
Onek du ichiko Jauna sabelean
Gizondutzean.
Au izango da chit otsandikoa,
Guztien gaņez zorionekoa:
Luzez-eziņik dago San Joakin
Au jakiņakin,
Gloria Aitari eta Semeari
Megope-Santu ta Ama Birjiņari,
Zeņa-dan izan orban-gabe sortzez
Mirari ederrez.
Leenengo Orduan.
Astinduz ariņ gabaren illuna,
Mariya da argi egun-sentiduna,
Zeru urdiņentzat ere miragarri
Goiz-zoragarri,
Ichas-izarra degula jaiyoa,
Alai zaitezte,.lur eta ichasoa,
Au da gizonak salbatzeko dana,
Jesus-en Ama.
Lur eta zeru, arritzen da dana
Ikustez ama, idor zegoana;
Birjiņa jayo, ta ez dala zikindu
Leizeak min-du.
Gloria Aita-ri eta Semeari,
Eta Espiritu Jainko-bakarrari.
Alaba au sortzez pozkidatzen dala
Mundu zabala.
Iruko-Orduban.
Zeruko galai Gabriel-ek diyo
Maria oni, bear dezu jayo
Zure errayetik Jainkoa-ren Itza
Grazi-isuritza.
Sinistu dezu, kendu bear dala
Eba-ren gaitza, zugan dagoala
Jauna; agur, agur, graziaz betea
Izan zaitea.
Itzal-emanik Espiritu Santu
Jaunak orduban, nai du beregandu:
Eta orra bertan egundo-ez-egiņa,
Ama-Birjiņa.
Gloria Aita-ri eta Semeari
Megope-Santu, ta Ama Birjiņari
Jainkoa-Bera nuen sabelean
Kuchatutzean.
Seiko-Orduban.
Birjiņa mendiz-mendi dator bera
Joan-donearen ama albistatzera,
Agur-diola lengusu berari
Isabel-ari.
Onek Maria aitu bezin laister,
Aurra saltoka sabelaren laister
Bertan zayo asi, agerturik ala
Jainkoa an-dala.
ĄZorioneko Birjiņa! du kanta
Isabel onak. Ą0 zure goianta!...
Mariyak diyo ez neri, Isabela;
Jaunari orrela.
Gloria Aita-ri, eta Semeari,
Megope-Santu ta Ama-Birjiņari,
Zeņaren-bozez pozez-da-mugiya
Aurcho-chikiya.
Bederatzi-orduban.
Ifar-aldea gabaren erdiyan
Eguzkiz dago.janzita agiriyan,
Jayo danean guzion bizitza
Jainko-Adititza.
Gloria daude kantari zeruban,
Pakea dute deadar munduban
Millaka aingeruk. Jesus jayotzean
Dabidko-urian,
Saltoka datoz artzai-galaiyak,
Pozaren pozez, jakiņik berriyak:
Jainko-Semen gizon zekusaten
Garbela-baten.
Gloria Aita-ri eta Semeari
Izpirit-Santu eta Birjiņari,
Ama-geldirik, duela berea
Jainko-Semea.
Arratsaldean.
ĄO zenbat miņen ezpata zorrotzak
Senti zituban zedorren biotzak,
Birjiņa, Jesus ilzen gurutzean
Ikusitzean.
Bada aren pena guziak danbaka
Amiltzen dira zure gain banaka,
Zure barruria oso-zulaturik
Eta mindurik.
Irichi-idazu damusko negarren
Iturri-gozo, Birjiņa, bai arren,
Jesus-en odol eta malkoz ariņ
Garbitu nadiņ.
Gloria Aita-ri eta Semeari
Done-Izpiritu ta Ama Birjiņari
Zeņ Jesus-ekin asetu zan benaz
Erruki-penaz.
Azken-orduban.
ĄAzkenik, ara! digu zeruratzen
Gure Erosleak bere Ama: batzera
Dute gorputza aideak; begira
Arrizko obira.
Baņa Ązeņ laster zerutik jechita
Anima da ager! Gorputza jantzita
Seme ederraren beso-gaņ da aingeru:
An doa gorunz.
Zabal da obitik usai-gozo ta argi:
Irutasunak gozatzen du; garbi
Aitor dn dala danon Erregiņa
Ama Birjiņa.
Aita ta Seme ta Izpiritubari
Gloria orobat Ama Birjiņari
Zeņ Jainknagaz ezinda-geiago
Goituba dago.
Eskaņitza.
Ama-Birjiņa, chit garbi ta maite!
Erregucho orek arren diņa zaite
Artzeaz beti ni, zure antzeko,
Garbi izateko. (Alabiz).
A. X. V. I. H.