(Bertsolari gaztetxoen lehen txapelketa)
1
Urte guztian izana gero
oso estudiante finak
ekainean etortzen dira
azkeneko esaminak
ahalegin danen urdain garratza
ekartzen du ekainak
kartila baten gure lanaren
kalifikapen gordinak
horretarako ez du merezi
eskolako aleginak
2
Urte osoan zintzo jasatzen
lezio nazkagarria
gero aitari notak ematen
hura momentu larria
notaren kulpaz gure etxean
hura istilu gorria
eskolak berak kendutzen digu
ikasteko egarria
eskolarako asma behar da
beste metodo berria.
***
Nere maixuak Ion du izana
da nahiko txoriburua,
Orain haserre ipini dugu
irakasle gixajua;
Bertso hauekin adierazten dut
haserretzeko modua,
hitz baterekin erakarriaz
gauza bat itxurazkua.
Gure maixuak egun hauetan badu
haserre bolada,
izkutatzera joaten naiz
beti ere bada ezpada;
Gauza hauen bidez ez duzu egingo
inoiz aurresaltada,
eta hementxe urka nazaten
hau gezurra baldin bada.
***
Gaizki zera zu portatzen
zabiltz beti kopiatzen
eta gainera ondoko neska
zabiltza ziritzen
ikaslaguna zuk jotzen
eta ni naiz haserretzen
eta ondoren arrazoiakin
zaitut zu zigortzen.
Zuk ez duzu lanik egin
nahiz ta nik egin alegin
eta ondoko lagunak ere
lanik egin ezin
portatzen zerade zikin
nahiz eta zuk hau jakin
zigortuta-re portatzen zera
gaizki, beti berdin.
***
1
Maixua gaur aserre daukagu
au bai suerte txarra
saplastekuak banatutzeko
gaur baixe dala azkarra
iņoiz edo bein jakiten badu
egin diogula burla
gaur jenioz etorri dalako
egin degu guk kikarra.
2
Jenioz bizian dagonean
ez galdetu ezer berari
bestela austen diguelako
burua edo belarri
etzaigu gustatzen jotzerikan
ez guri eta ez arri
eta noiz bait ez badu jotzen
libratzen da larri-larri.
***
1
Urte guzian lanian
denok izardi batian
ibiltzen gera suspenso denak
baztertu nahian
hala ere karga gainian
izaten dugu ekainian
Matematikan eskaxekua
irtetzen danian.
2
Etxian kriston bronka
ta zigorra ugaria
udaran ere berriz ikusi
behar eskolia
estutasuna haundia
pixagure ta larria
zontxarrikan hauxe da ekainan
dudan suertia.
***
1
Irakaslea dago haserre
dator mutur beltz batekin;
beste gelan ikusiko dugu
gertatuko dana harkin;
eseri eta hartu makila
lurra jo du hankarekin
zerbait gertatuko zitzaion gure
bere andregaiarekin.
2
Ume gaixoak bildurtu dira
ez naiz batere harritzen;
zuzendariarengan joan eta
ari dira reklamatzen;
maixuak hau esaten du orain
ez duzu bertsoa lantzen;
bertso honekin ari da pixkat
guzti hortaz konturatzen.
***
1
Ez da normala irakasle bat
horrela aserretzea
bihurri zamar egonagatik
ikastolan ikaslea
gainera oso aspergarria
zen eman digun klasea
ea hurrengon tokatzen zaidan
hobea irakaslea
2
Haserre eiten etorri zaigu
hori azkar guregana
bronka bota ta ostikoz jotzen
badauka horrek afana
nik ez nekien haserre eiten
horren indarra zuana
egin dezala berak lehenik
bidalitzen duen lana
***
1
Gure andereņoa
dago asarrian
nobiyuak eman dio
zapla matrallian
etorri da onera
itxura gorrian
arpegi onekin dago
ba ikastolian
2
Ikasgaia ematen
asi zaigunian
jarri zaigu benetan
era zikinian
orrela bat utzi du
erdi illa kalian
pulsua asi zaio
ankeko zaņian
***
1
Udaberrian gagoz
hau dugun urtia
gero etorriko da
danon problemia
grinia daukat nik
kalabaza osia
ekaina izango da
onetxen garaia
2
Esan nuen moduan
heldu egin dira
holan jarraitzen badut
larrera mendira
hauxe dala hementxe
daukatan distira
neuk modukoak be
hementxe badira