(Bersoak aletan)
P. M.
Joxe Bernardo nere osaba
saludatzen det aurrena;
orretarako eskatzen diot
nagusiari baimena.
Ikusten naute ate ondoan
orla gaizki nagoena ;
ate oriek zabal bitzate
sartu nadien barrena.
J. B.
Kantu-lanean ezagutzen det,
nere illoba zerade;
urte batzuek joanagatik
gu ere lenak gerade.
Atea ideki bakarrikan ez,
igo zaitea gora're;
berealaxe jantziko degu
zu jaio ziņan oia're.
P. M.
Okupazio aundien batzuk
baldin ezpadaduzka or,
berorren galdez gizon bat da-ta
ate ondoraņo betor.
Berorrek ondo asko ba daki
agintzen dana dala zor;
bera jaio zan oiaren billa
illoba oraintxen dator.
J. B.
Nere illoba, esaten dizut
ongi etorri zerala
jaiotako oia jantziko dizut
gusto aundiz bereala,
izara zuri ederrenakin
parpallak darizkiola,
sinistagarri izan dezazun
biotzez nai zaitudala.