Benedicam Dominum in omni tempore (XXXIII'garren salmua)
Yauna onetsiko dut
aldi orotan,
aren omena beti
nere agotan.
Yainkoaz da kukatzen
nere anima;
apalak poztu bitez
ori entzun ta.
Andizka zagun Yauna
orok batera,
goraki ospa zagun
aren izena.
Nik Yauna billatu dut,
ta ark aditu nau;
beldur-gai orotarik
lokabetu nau.
Beha zozue ari
ta alai zaitezte,
ta zuen aurpegiak
ez bitez alke.
Gaixo onek Yauna deitu.
ta arek entzun du;
estura orotarik
onez elki du.
Yainko-zalen inguru
ernerik dago
Yaunaren Aingerua
aien zaintzeko.
Murtxa zazue ta ikus
zein on dan Yauna;
zoritsu da Berari
datxeikiona.
Yainkotarrok, Yaunaren
beldur zaitezte,
aren zaleak deusen
peitu ez dire.
Leoiņak badabiltza
gosez, landerrik;
Yahwe-zalek eztute
deusen bearrik.
Atozte, aurrok, entzun
ene mintzura;
ta nik erakutsiko
Yainko-bildurra.
Nork nai du ongi bizi?
ta nork nai ditu
ondasunak luzaro
lasai gozatu?
Gaizkitik beira zazu
zere mingaiņa,
gezurrez mintzatzetik
zure ezpaiņa.
Galtzetik bazter zaite,
Ongia egin;
zarraizko bakeari
ta orri ekin.
Yahwe-k gaizkigileak
begitan dauzka,
ondatzen du lurretik
aien izena.
Yaunak zuzenei beha
dauzka begiak,
eta aien otoitzari
kur belarriak.
Aiek deitzen dute, ta
Yaunak aditzen,
estura orotarik
ongi elkitzen.
Yauna urbil dagokie
biotz-autsiei,
ta yaregiten die
gogo-apalei.
Zintzoek badakuste
lorrik ugari;
baiņa Yaunak elkitzen
guzietatik.
Aien ezur guziak
zaintzen dizkie,
etzaiote autsiko
bakar bat ere.
Zori txarrak iltzen du
gaizkigilea;
ta zintzoen etsaiak
isuntzen dira.
Yaunak bere morroien
animak zaintzen;
ari datxeizkionak
eztira isuntzen.
|