inprimatu
Banka
Izenburua:
Banka
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1914
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
1394.zk.
Orrialdea:
3

Banka

 

 

 1

 

 Zaude Bankatik urrun negu bihotzean

 Eri zintzake berdin gutien ustean.

 Bulharretarik norbait minbera denean,

 Zuhurki da jokatzen, egonez etchean.

 

 2

 

 Hauche da haize mehe, biphil eta latza

 Alde guzietarik, heldu zautzu hotza.

 Ohartu gabe, kasik, galtzen duzu botza.

 Erlas batek harturik, ez zitazke mintza.

 

 3

 

 Bazoazi bidean errekaz erreka.

 Uhinak oihuz petik, han hemenka

 Batean erreposki, bertzean jauzika,

 Ez dakite nehondik ibiltzen ichilka.

 

 4

 

 Nun baita zure chokho, han duzu gochoa.

 Bankarra da berenaz, zinez, tokikoa.

 Ez zakuzula galda denetz begikoa.

 Egin ditake berdin trunkotik Jainkoa.

 

 5

 

 Bakharrik da jendea hanbat bihotzduna.

 Nun egin lezakete batzarre hain ona?

 Irri batekin dio: «Zaio gure gana,

 Ez dakigu gordetzen etchean duguna.»

 

 6

 

 Larderiazko lekhu, bere jitez basa,

 Jakintasunak badaki zoin den aberatsa

 Baliatu delakotz demboraz hain untsa;

 Dago barnez othe den egiazki hutsa.

 

 7

 

 Adorazioneko phesta goiz goizean.

 Zer jende meta zagon dizU barnean!

 An ziren kharsuki denak othoitezan.

 Zopa jaten iduri, mahain on batean.

 

 8

 

 Bainan, oroz gainetik, trebe dira kantuz

 Mendiko botz azkarrak hein bat balakatuz.

 Airea deramate hain charamelatuz.

 Nun egon baitzintazke heier beha gostuz,

 

 9

 

 Mahain sainduetara heltzen direnean,

 Larderia zaiote sartzen bihotzean,

 Begiak aphal eta, hazkarrik fedean,

 Ikhusten dutelakotz Jesus aitzinean.

 

 10

 

 Zeru lurren Jainkoa dUtela berekin,

 Berek dakite zonbat amodiorekin.

 Ichilik, belhauniko, daude, hanbatekin

 Jesus zeie mintzatzen, botz azkar batekin.

 

 11

 

 Arthalde fededuna, nahiz guduan den,

 Zorionez, nausi da populu guzien.

 Atsegin, bozkario, zer ez du sentitzen?

 Jaunak ditu bereak hola saristatzen.

 


inprimatu