"Hiru ziren"
A.L.
1
Jaun andereak behar zaituztet lagunen partez agurtu
Gure kusterat etortzeko gaur, zireztelakotz penatu.
Ez dut batere gutiziarik, egiteko deus espantu.
Gure ahalak obretan fite, behar baitira agertu.
2
Aurten emaiten derautzuegu, «Hiru ziren»-en sujeta
Iduriturik hau izan dela, gure lekuko xarmanta.
Erakusten du hiru mutikok, Amerikan egin xantza
Ez bedi nehor lotsatu hemen, gauzak hola ikusi-ta.
3
Antzerki hori eman izan da, bortz agertaldi onetan.
Hogoi ta hiru jokolariek, apailaturik tauletan
Ikusten hantxe jendea bizi, edozoin ofiziotan,
Bainan ez dira ez denak berdin, heltzen beren aferetan.
4
Antzerki hunen egilea da, Piarres Larzabal Jauna
Gehienetan ezagutua, jaun apez horren dohaina
Eskual Teatro hau norako zen zu etorri ez bazina
Jainko maiteak lagun zaitzala falta baituzu ordaina.
5
Jende xaharrak ere behar du, noizen behin ateratu
Zuetaz orroiturikan dugu, ikusgarri hau muntatu.
Suiet edema delakotz hunek, baderauka ainitz zentzu
Desire dugu zuer guzier zaitezten huntaz gustatu.
6
Erran bezala nahi ginuke gaur zueri egin plazer
Aise arizan nahi ginuke, zuen laguntzari esker
Ikusgarria segi ontsa-ta kasurik ez egin hutser
Barkamendua otoi hetaz-ta bihotzetikan milesker.