Eztai batzuetan ezkon-berriari zuzendutako bersoak
A., M.A. de
Bersolariak
Baimena eskatzen diet
bazkaldar Jaunai,
esateko itz pare bat
ezkon berriai.
Maipurukoak.
Guzion ordez dizut
baimena ematen ,
ea, asi bereala
nai dezuna esaten.
Bersolariak.
Denbora asko bai da
nere Jose Mari ,
begira zegozkiola
gaurko egunari
ŋta zer esango diot
zure alderdiari?
biotzean zeukala
deseo berori.
Eleizak gaur zaituzte
utzi lazotuak,
botarikan gaņera
bedeinkazioak
orrela bete dira
zuen desioak,
dudarik jarri gabe
justu ta santuak.
Ordu onean bada,
zu, jaun Jose Mari,
uztartu zatzayozka
Andre Alejandrari;
luzaro gozatzeko
atsegiņ ugari,
amorio leyala
gordeaz elkarri.
Amorio orren frutuak
pozez zoratuak
utziko baidituzte
zuen gurasoak,
ikustean illobak
edo ondorengoak
ta aiton-amon egiņik
berperen buruak.
Baņa arrosak bezela
beti arantzakin ,
ala oi dira atsegiņak
miņ samiņarekin;
gaitz au Eva emazteak
ariņkeriarekiņ
zion ekarri Adani
bere ondorengoakiņ.
Lege onen pean gaude
guziok jarriak
ez are gichiago
senar emaztiak,
oyek dituztenean
aldarte tristeak
konsolatu ditzala
Jaunaren graziak.
ĄO senar ta emazte
piedadez beteak!
igaro pazienzian
zuen atsekabeak,
Jaungoikoari eskeņi
pena-naigabeak
ichedonaz zeruan
atsegiņ obeak.
Urte asko dizutet
opa elkarrekiņ
gero eta geyago
eta bestearekiņ
zuen amorioan
sendotzearekiņ,
zuri, Jose Maria
Alejandrarekiņ.
|