Maitasun aundia
Azkue, Eusebio MĒ
Biotz bakar bat daukat
ta mila banituz,
milak, neure maitea,
emongo neuskezuz;
eutsi milak langoa
bat, maite neurea,
eta neurean ordez
ekazu zeurea.
Zeu barik ezteust ezek
gogoa betetan,
orduan gogamenak
eztagoz ezetan;
bakar bakarrik nago
zeu barik munduan,
Afrikako ondarretan
leoia moduan.
Azken-bertsoan, zoragarriro dirausku benetako maitetasunaren indarra:
Ilten banaiz, maitea,
bizi zareala,
uste dot Jaungoikoak
itxiko deustala
zeure bornuan beti
munduan ibilten,
bada ezta inoiz gogoa
maiteantzat ilten.
Ba dau beste lan bat, ameskoia, poesitsua, ta gizarte-ikutua daukana. Gaba" dau izena olerki sentikor onek. Ona atal batzuk:
Betor illuna laster
Ama loarena,
zeruko baltasamua
pena guztiena;
datorrela beragaz
gure artera loa,
zerututen mundu bat
erruki bakoa.
Ohar zelako itza darabillen, "zerutu" = mundua zerutu, zeru bihurtu.
Munduan beti dago
gizona amesetan,
gabaz zorakerian
ta egunez benetan.
Orra or gorago adierazo dogun Poesiaren guna, amesetan egunez, amesetan gabaz, beti amesetan.
Betor mundura loa
eta amets zoroak:
bizitza nekatuen
bitarte gozoak.
Betor gaba, ta orduan
pobre ta eukitsuak
loan izango dira
bardinak bitzuak.
Eta auki lei pobreak
loa gozoago,
izanarren bere oia
askoz gogorrago...
|