Kurutziaren oñean dagoan Amari
Azcue, Eusebio Mª D. de
Egoan Ama Dolorosia
aldendu barik Krutzeti,
negar malkoak eriyozala
odolagaz biyotzeti
Seme ta Jauna gugaitik ill ta
erechi artian ganeti.
Zeñen arima, josi ta eukena
atsakabazko katiak
intziri batez, zabaldu eziñik
eriyotzian atiak,
(Simeon Santuak igarri eutsan lez)
igaro eban ezpatiak.
¡Ai ze azkan bako martiriyoak!
¡ze atsakaba borreruak
euken josi ta Kalbariyoan,
lotu ta bere pausuak,
iñor bere ez lez sortuarentzat
Jaunak amatzat autuak.
¡Eukan biyotsa kipututa otsmiñ
pozbagiaren leiyagaz,
leiarriturik naigabaz, eta
zatiturik lez ikaraz.
Semian pena neurri bakoak
azten beti ikusiyagaz!
¿Nor da gizon aiñ pekatariya
negar egingo ez leukana
(Jaunen mirariz) ikusi, balei
Jesusen Ama laztana,
ill nai baña ezin... eldu zanian
Seme Jaunaren azkana?
¿Nok algo leuke biyotsa
penaz itoten armiñik,
arimiagaz ikusi balei
doloria jaso eziñik,
Ama biguna Kalbariyoan
semiagaz bat egiñik?
Pekatariyak salbetiarren
ikusi eban igaroten
Jesus maitia tormentu itzala
ta iru bider lurra joten,
ta azotepian, ¡izanik Jauna!
zatitu artian egoten.
Ta ikusi eban Seme gozoa
bere azken ordu luzian,
odol errekak gichitu barik
eukazala gorputzian,
bere Aita Jaunak ichi ta egiten
azkan zotiñak Krutzian.
¡Ia bada Ama, maitetasunen
azkanik bako iturriya!
ekatzu zeure dolore andiyen
al-deizun indar guztiya,
zeugaz batera beti negarrez
igaro deidan biziya.
Sartuizu neure biyotz barruan
garra egin artian sua,
geure Jesusen amodiyoan
zeuk neuretzat esetua,
egon deitian oraiñ ta beti
zabalik Paradisua.
¡Ama santia zaituguzana
geure zaiñ pekatariyak!
sillauizuz neure bijotz guziyan
Krutzian illen zauriyak
ondatu barik igaroteko
munduko olatu guztiyak.
¡Zeure semia zauriz beterik
auzpaz jausi ta lurrera!
¡eta oraiñdiño bera amoriak
illten daroa Krutzera!
emen nago ni lagunduteko
betor Krutzia ganera.
Asia dan lez neure biziya
etorri, igaro ta ezer ez:
artu naizu, Ama, doian artian,
San Juan artu zendun legez,
semetzat, zeuri lagunduteko
Kalbariyoan negarrez.
Aldendu barik iñora ta iñoz
neure arimia Krutzeti
artu naizu, Ama, lagunduteko
negar erostan ¡ai! beti
odol malkoak penaz dariyo
yatazala biyotzeti.
Birjiña guziz mirarizkoa
zeugana nator zizpuruz,
zeure begiyak neuganantz arren
amodiyoz biurtuizuz;
eta erostetan lagunduteko
neure penak esetuizuz.
Ekatzu indarra jarraituteko
Jesu-Kristoren pausuak,
lagun nazala zeugaz batera
igaroten tormentuak,
eta imiñizu neure biyotza
yagoten zeuri santuak.
Egizu bizi nadiñ Jesusen
zauriyakaz odoldurik,
ta pasiñoko Kaliza edan ta
neu neuganik aldendurik,
bere amoriak burua artu ta
mundurako zoraturik.
Neure arimia garreseturik
Kalbariyoko suagaz
galdu ez deitian beti betiko
estalduizu magalagaz,
zeurre semia datorrenian
anditasun guztiyagaz.
Izan deidala Krutzia egizu
neuk yagolia mundean
eta Jesusen eriyotzia
mugarri beti inguruan,
ta sendotuizu neure arimia
Jaunen graziya Santuan.
Eriyotzian ate itzaleti
sartu biar nazanian,
neure arimia gorputza barik
biziten asten dañian;
egizu Jaunak emon deiyola
gloriya izarren ganian.