Iru aupada egin dira
Azkue, Eusebio Maria
"Iru aupalda egin dira
ta euren durundua
erri ta itxasoz dabil
beteten mundua".
***
"Nun dago Lekeitio?
Nun dago Ondarroa?,
Nun da Bermeotarren
kalako zantzoa?
Onek azpiratuta,
Garcia Gutierrez,
iņoz ikusi eztira
ta ezta ikusten errez".
***
"Ia bada Castroko
kaskabel-jotzaillak,
eztabe ezer balio
gedar ta baraillak.
Baldin nai badozue
onriagaz urten,
ezta euskalduna atzera
iņoz biurtuten.
***
"Asko ta asko zagoze
abantari putzak;
baiņa geugaz bardiņak
bakarrik giputzak".
***
"Ondarroan sortu zan
aize puzkadeak
eleizan sartu al dituz
Castroko abadeak,
eskatuten Santa Ana
ta San Pelayori,
miņean emoteko
indarra Castrori".
***
"Nun estaldu ete dira
Castroko batelak?
Osorik ete daukez
erramu ta belak?
Castrokoak nai eben
gelditu nagosi,
ta euren andikeria
koplakaz erosi".
***
"Baiņa Castron nunbaistan
dagoz gizon putzak,
min zorrozdunak baiņa,
zaizkoak gorputzak;
aize biurtu dan lez
euren ots andia,
munduak ikusi dau
|