Afrikaraino...
1
Afrikaraino nahi dauzkitzut bi pertsu egin, Itzaina,
Ethorri baitzait Belokeraino zure kharraren omena.
Eskual gazteen artean zaitu Jaunak Afrikan emana
Zure ahotik jakin dezaten nun duten bide zuzena.
2
Ifernupeko zer sukhar beltzak horko jendeak dabiltza
Ai! zorionez zuk baitaukazu argiz bethea bihotza.
Itzaina, chuti eta gorarik eskual gazteri zu mintza:
Aspaldi danden ilhunbe hoitan zure argiak pitz bitza.
3
Ezkual-Herritik hoin urrun dauden eskual gazteri goraintzi!
Herrirat laster itzul zaitezten othoizka gare gu bizi,
Herriko-minak baitzaituzte hor eskual-amodioz hazi
Eskual-Herria zuek duzue sarri behar pitz-arazi.
4
Hil eskual-gazten odol beroan denek zin egin, denek zin
Herriratzea hilen bihotzek zabaldu bihotz batekin;
Herriaratzea nahiz guziek Herria maitez bat egin
Eskual-Arima dener nausituz eta zabalduz foan dadin.
5
Horra gazteak bihotz erditik Iratzeder-ren bi pertsu;
Guziak egon bihotzez garbi eta behakoz dena su.
Jainkoa lagun eskual-geroaz nor izan daite nor kechu?
Zatozte laster, izan gaitezen elgar lagunduz dohatsu.