Euzkadia
Azku, E.Mª
Beti euki dan ta dauka Bizkaiak
eta bere barrka neyk lenengoz dakat.
EUZKADIA
Nik, kantau dodazanak, jarrita arexpetan,
arpa bizkaitartagaz soinu guztietan
atsegin ta nekiak, lege eta ekanduak,
emoten deuskutzanak ta aldatu munduak:
Nik euki dodaz sarri ta askogaz ezbaiak,
baldin eta izan daben Musarik Bizkaiak,
eta bizi izan bada gente artian iñox,
zelan bere soinian daukagun ain billox.
Baiña oraiñ ziurtu naz, botata barriak,
Parnasoko Nagosi Jaun maitagarriak,
Musa bat «geuk bakarrik» beti euki dogula,
gente libertadia jagoten deuskula:
«Musa, buruko miñak makaldu dabena
ta andikerien putzak noxbait il leiena;
emen jaio ta azi zan aretx ondo baten,
eta ain irakatsi dan libre bizi izaten».
LENENGO KANTUA
Odeituten danian mendi baketsua,
aserratuta asten da jaurt egiten sua.
Soloetan sartuta, laño galarrenak
ugertuta isten dituz garirik onenak.
Udaberriko enbatak beragaz daroa
berenoa matsentzat, matsduira badoa,
eta ontzia lañoak itxas andietan
zatituten daroa ustebako atxetan.
Bardin geure biotza biaztunduten dau
enbidien lañoak, atrapetan badau;
beti ilten dituzala kontua atara lei
enbidiak munduan euneti berrogei.
Beste bat ikustia goituten nekia
da askoen biotzentzat gar-suzko lekia,
erre ta sikatuen deutsena guztia,
barrura sartu artian odol egarria.
Enbidiak menpetu dituzan gizonak
bai nai zorionaren txuntxurrera igonak,
daukez biaztunagaz beterik erruiak
eta arimako argia illunduta odaiak.
Bere berriak dituz enbidiak eun min
ta eurekaz dabil beti gatx egiten armin;
ez dau ezagututen lengoan damurik
eta dauko legien bildurra galdurik.
Guzurrez atsituta daukaz bere miñak,
erlien eztena lez zorrotz eta ariñak;
ez dau iñok esaten gatx bako guzurrik,
ez da ondo garbituten bere agoko adurrik.
Ondo daki enbidiak guzurren buztana
iñoz bere sustraitik ebaten ez dana;
guzur batek argira bein urteten badau,
laster il arren, zerbait atzetik isten dau.
Enbidia Olinpo'ra lengo denporetan
joaten zan Jaun da Andren biotzak erretan,
ta ainbeste bein baten exetu zituzan
ze, orduan zeruetan dana goibetu zan.
Apolo egon zanian munduan geu legez,
gizona lez bizi zan lenengotan nekez;
izan zan artzain ta askotan mediku,
beti bertsolaria ta aiztu ta musiku;
Baita botikario, letradu bere bai,
ta gonai oratua, lapia lez atxai;
danak neke gitxigaz ondo biziteko,
ze, Apolo ez zan astoa, gorputza eteteko.
Apolok erabillen amoria opaka,
baña Ninfa zoroak zirian banaka:
batek igasten eutsan begien aurreti,
beste batek agoan ezetza eukan beti.
Beti poz barriagaz aiztuta naibagak,
igaroten zituzan munduko atsakabak;
zan lez bertsolaria biotzen aritik,
guztia ikusten eban pozen alderditik.
Apolo Olinpon baiño bizi zan pozago,
lagun guztiak baiño zalako andiago;
Olinpo'n egia da zana jaun andia,
Olinpo'n baña Jobe zan Jaun nagosia.
Merkurio, Olinpo'tarren jaun mandatariak
emon eutsezan Jaunai Apolon barriak,
gozoak geienentzat, batzuentzat txarrak,
bada exetu zituzan enbidien garrak.
Onek erakutsi eben bekokiko illuna
ezin iruditu lei, ain zan motz ta astuna.
Vulkano gelditu zan, len zanez gaiñera,
ain ezaiña ze, ekarren barria ezpaiñera.
Jupiter danen aita, juez ta nagosia,
zeiñen irribarria da Jaunen gloria,
beragaz aituten zan, ispillu baten lez
irakurteko egia zer zan eta zer ez.
Apolo ez zan Parnaso'n Olinpo'n lez jauna,
ezbada erbestetu bat eta gizon launa;
baña orregatik bere zoriontasuna
zan erbestetuaren betiko laguna.
Au zan Apolo'k eukan kulpabako errua,
orduan bando bian eukana zerua.
Batek esaten eban ez zala errasoia
Apolo'k euki leian zorionen doia.
Vulkano'k eskatu eban botateko Etnara,
Pluton'ek Kanzerbero'n agin artetara;
Neptuno'k nai izan eban berari emotia,
ikasi eian zer zan neke igarotia.
Minerba jakituna joan zan orduan
berba egiten Aitari, mun eginta eskuan.
Esan eban Andra onek: «Neure Aita laztana,
aginduizu Merkurio gaur Apolo'gana»,
«Esaten etorteko laster geure artera,
dabiltzezan ezbaiak ezereztutera».
Eta lotu zirian Jaunen garrasiak,
autsa lotuten dan lez ukututa euriak.
Baña gudako Jaunak, Marte panparroiak,
iruntsi ezin zituzan bakezko errazoiak
eta esan eban garratz min lokatuagaz,
begi biak sututa, txistuka surrakaz:
«Erutsua da Apolo munduratu zanik
eta ez dau errukirik biar Jaunak ganik,
ezpada gogortade bigunik bakoa,
Prometeo'k Kaukaso'n daukana lakoa».
«Goazen, Jaunak, mundura batera guztiok,
ta ikusiko gozuez neu ta Apolo biok
alkarregaz besaka edo geure armakaz,
lotu deiden artian kate gogorrakaz».
«Biotztsua da Apolo, berak esaten dau,
baña oraindiño aurrian iñox ikusi ez nau.
Goazen, bada, goituten zuek ikustera;
betor neure burdia ta goazen aurrera».
Makilla iru aginduna daukan Jaun bustiak
ta iru agoko txakurren jaube itzalgarriak,
irugarren eurekaz jaun errena zala,
eregi eben Olinpo'n baralla ez makala.
Jaun ta Andrak, barallia bizkortu zanian,
zirudien tigriak zezenen ganian;
alper ixilduteko joten zan trumoia,
zoro egiñik ebillen gortuta errazoia.
Aserratu zan Jobe, ta bere begiak
botaten zituezan suzko oñastarriak.
Bildurtu zan Olinpo ta arik berpertatik
lokatu zan mundua zimenduetatik.
Etna asi zan negarrez erreka suzkoak
ta itxasoa botaten erraietakoak;
mendi andiak igesi joiazan lurpera
eta izarrak amatau zirian batera.
Ibar eder asko urak ondatu zituzan
eta Kaspio lurraren ganera argitu zan.
Katai ta Libre bere banatu zirian
eta ara bat len zana bi zelan dirian.
Ikaratuta Etnako mallukari ixillak,
Jobe'k bear dituzan oñastarrigillak,
urten eben pilloen arrituta gora,
maillu bana bakotxak botata lepora.
Pirafros bere joian eurakaz batera,
zer eldu zan ikusten munduan ganera;
Pirafros, gazte ederra, Venus'en semia,
Vulkano'k maite ebana balitz lez beria.
Izan arren Vulkano Venus'en senarra,
Vulkano zan ezaiña ta andria gangarra.
«Andra galantak sarri, sututa biotza,
aizturik eukiten dan bere senar motza».
Alan Venus bein baten egun oso bian
egon zan senar barik Parnaso mendian,
Apolo'n besoetan bertsoak kantetan,
kexuak eregiak euren biotzetan.
Iru urte-lauren barru jaio zan Pirafros,
zeiñen lenengo izena izan zan Keliafros;
baña Vulkano'k, zan lez bekoki andikoa,
beria siñistu eban berak azikoa.
Begibakotx guztiak aututa ago batez,
Olinpo'ra joan zan Pirafros Jauna lez;
begi b atduna izanik itsuen errege,
bikoa da batdonen izatia lege.
Eldu zan bialdua Jobe'ri itanduten
baldin mundu guztia joian goibetuten.
Jupiter, au entzunda, beraganatu zan
ta mondu ia laster galduteko ekusan.
Bildurrari leku egin eutsan asarriak
ta agaz lotu zituzan munduko goibiak:
ta Jaun andiaren irribarriagaz
guztia gelditu zan lengo bakiagaz.
Eolo'k bandabalak, Boreas ta Austroak,
Ipar eta axerriak erruki bakoak
sartu zituzan euren lengo narruetan
ta alkarren ganeratu Eolia'ko axpetan.
Itxasoa agertu zan baretuta launa
eta bere ganian poz Zafiro Jauna,
eta Olinpo'n pozagaz, estalduta odaiak,
inguratu zirian jaunez ta andraz maiak.
Mundurik urrun ta urrun, iguru guztian,
eguzkiaren goiti ta izarren azpian
euken Jaunak eta Andrak zorizko lekua
ta Olinpo gizartian eritxon zerua.
An egoten zitian Jaunak atsaroten,
an Jupiter egoan mundua jagoten;
andi lurra ikusten zan urun-garaua lez,
baña bere ganeko gizonik bat bere ez.
Munduko goraberak memento batian
agertuten zirian Jobe'n izatian,
eta ez eban gizonik artuten gogorik
Jaunaren izatian agertu bakorik.
Jaunak nai dabenian Olinpo'ti aldendu
eta beko mundurantz pausuak zuzendu,
Jobe'n majestadia begiratutia
zan bere eza edo baia Jaunari entzutia.
Sei arrizko mendi bat Olinpo'n erdian
dago ta txuntxurian etxe bat neurrian;
milla eta laureun eta bost bider amalau
lurra baño ederrago da jauregi eder au.
Millaz daukoz barruan lotoki ta gelak,
ta urregorrizko uarkak ta mai ta ezkabelak:
kopak eta pitxarrak amatistazkoak,
ta goti dindilizka geldi izar mordoak.
An egoten zirian Jaun ta Andrak batera,
an soñua entzuten zan joa berez bera;
an zoriak eukazan pozez ondaturik,
atsegiñen barruan jauntasuna arturik.
Ezin zan zorion au izatez gitxitu,
denporia ezin dan lez bein ez bein gelditu;
baña beti eukitiak zorion bardiña
zerbait urtuten eutsen Jaunai atsegiña.
Elduten jakenian atsegin gosia,
Hebe'k emoten deutse «nektar ta ambrosia»,
Jobe'k egiñak bere jakituriagaz,
zorien ta atsegiñen lurrun urtsuagaz.
Jarri zirianian Jaun Andrak maietan,
dantzan egiten eutsen pozak biotzetan.
Hebe'k emoten eutsan lenengo Jobe'ri,
bete baño len kopak Andra ez Jaun bateri.
Gagozan egunian, betiko moduan
Andra eta Jaunak pozik maien inguruan
batera asi zirian anbrosia edaten
ta utsitu zituezan kopak arin baten.
Baña kopa utsituak eukezan artian
atsegin andiagaz ezpail bitartian,
«Discordia» bakiaren arerio latza
agertu zan Olinpo'n, eriola batsa.
Bota eban mai ganera papiro zatia,
Marte-ganantz eukela ziñuka begia:
bertso batzuk zirian Apolok egiñak,
Marte ta lagunentzat, piperra lez miñak.
Betaurreko ederrakaz armatuta surrak,
txistuagaz botata bere agoko adurrak,
Jobe'n aginduz bere sekretarioa
irakurten asi zan Jaunai papiroa:
«Marte ta Pluton panparroiak;
erkin artian erraldoiak,
eta Neptuno barriketan.
bildurra dabil ezkutetan:
panparrerien ezkurra
da azal barruti bildurra».
«Erren bat dabe laugarrena,
lauren artian ezaiñena;
laugarren onen bekokiak
barreka daukaz Jaun guztiak:
zer eta dauko buruan
bere bekoki inguruan?»
Ez zan Vulkano ain arin Olinpoti jausi
Lemos'era, ister bata jakanian ausi;
ez dau ain gitxi irauten udako egunetan
oñastuen argiak zeruko odaietan;
Ez da ain arin urtuten edurra suagaz,
ez da sua amatetan ain arin uragaz,
eta moltso igartuak nai galtsu sikuak
ez dituz auts egiten ain arin gar-suak.
Zein exetu zirian lau Jaunen biotzak,
Marte eta Pluton'enak iñox bere ez otzak;
Vulkano gelditu zan agoa zabalik,
eta Neptuno egoan beti lez itzalik.
Bere begietatik Marte garraztuak
askatuten zituzan odai ta oñaztuak,
eta noxik beiñian tximista gorriak.
Odol exe biotzen suzko garrasiak.
Bere aginduz jatsi zan Belona mundura,
zaldi Pavor ta Terror egozan lekura,
burdiari alkarregaz biak bustartuten,
eskutua garbitu ta armak zorroztuten.
¡Ai ze itzalgarria zan Martek eukan plana!
Baña egingo eban Marte'k berak nai ebana?...
Jobe egoan Haduen librua irakurten
jakiteko ze askanek biar eban urten.
Artian igas eben ezer esan barik
lau Jaunak eta ez eben egin zaratarik.
Trinakrio'ra joiazan Ziklope batuten,
eta guda egiteko neurriak artuten.
Momo egoan barreka, beti egoten zan lez,
ezpanakaz bakarrik, biotzeti baña ez:
barre ziñularria, barre zitalena,
baketsua suturik iminten dabena.
Venus'ek zirudian arrizko andra ixilla,
josita bere saman naibagazko arilla;
Palas ta Jobe egozan libruan begira
eta askotan alkarri berbaz belarrira.
Alan emon eutsezan Jobe'k mandatuak,
bete ledizan artez guztien Haduak;
eta gero librua gorde eban kolkoan,
iñok igarri barik zer eukan gogoan.
Iris, Ninfa apaindua zazpi koloregaz,
jatsi zan Olinpo'ti txoria lez egaz
Minerban mandatuak munduan egiten
eta biar zaneko gauzak prest eukiten.
Parnaso'n agertu zan egaztara baten
Apolo'ri ta Musai zer egin esaten;
andi joan zan laster Delos urartera
senarrik nai ez eban andrian aurrera.
Iru atzeko andra garbi, «ta ez andra koldarra»,
bere amatati Apolo'n arraba bakarra,
igitu ta prestau zan Ninfa guztiakaz,
bardin-txapel ta eskutu ta arku ta fletxakaz.
Erdiak iminita berari begira,
banan ta besoz beso ta orpoak arira,
gudarizko egin eban banari zuzena,
buru zale Kalisto, gudari ederrena.
Beste berrogei Ninfak, nai goiti nai beti,
banaritu zirian pausu bat atzeti;
gero jiralauren bat eskumako aldera
egin eben guztiak bardin ta batera.
Eskutuak ta atkuak euren bizkarretan,
eta fletxak loturik esker-alboetan,
asi zirian Ninfak aupada bategaz,
atak lez erezkadan, bein oñez bein egaz.
Aria galdu barik errezkada biak
igaro zituezan itxaso ta erriak.
Eldu zirianian Parnaso mendira,
jira lauren bategaz egozan arira.
Orduan urten eutsen soñu gozo joten
Musak etorrerian albistia emoten;
eta euki barik berbaz gerora begira,
eroan zituezan euren jauregira.
Bidian emon eutsan Dianak Erato'ri
mandatua emoteko ziur Apolo'ri,
ta atsagoten aiztakaz igon barik gora,
joan zan Andra andiau egaz Olinpo'ra,
Bako Jauna bizi zan txabola eder baten
berak eginta eukazan ardaoak edaten;
jaun zorionekoa, zeiñen arazua
ta garbitu ta bete ta utsitu basua.
Irisek topau eban mozkor andiagaz
aratik mai azpian loituta bitsagaz,
baña Jobe'k emon ta aldian eroian
zegaz imini Bako biztuta erazoian.
Utsitu eutsen samari agin bitarteti
edari atara ebana Bako mozkorreti;
mirarizko edari au izan zan antxiña
Ida'ko bedarragaz Apolo'k egiña.
Iratzartu zan Bako, burua argituta,
baña zer jazo jakan ez eban gomuta;
laster ezereztu eban ardoan enbata,
ago zabalik nagi batzuk aterata.
Iris'eri ulertu eutsan lenengo esanian
zen gorabera izan zan Olinpo'n ganian,
eta Minerba Andriak erabagi ebala
bere laguntasuna gudan biar zala.
Aginduak esanta, laster aldendu zan
mandatari galantau, Bako itxita bertan,
joateko Naxos'ko zugazti batera,
andi biurtuteko lenbait len atzera.
An egoan Pan Jauna subil gane baten
bere bizar zuriak banaka ataraten.
ta aurrian Satiroak zutik itxaroten
nox asiko zan Jauna txilibitu joten.
Onetan agertu zan odaizko burdian
Iris mandataria landian erdian;
ta Pan baño besterik ezagutu ezarren,
guztiai esan eutsan ze mandatu ekarren.
«Neure entzulak, asi zan, Juan dozuenak Pan,
zurrik adituizue zer esaten dodan.
Olinpo'ra eldu dira munduko barriak,
ez jaun batzuentzako gozoak guztiak.
»Merkurio berritsuak esan deutse Jaunai
adituteko kontuz Apolo ta Musai,
bada amar nebarraben zoriona baño
ez dala andiagorik izan oraingaño.
»Au entzun dabenian Marte'k ta lagunak
erabagi dituez errazoi astunak,
eta Jobe Jaunaren baitasuna barik
Olinpo'ti igaz doaz Apolo il gurarik.
»Neptuno ta Vulkano, Marte ta Pluton
gudari billa dabiltz, nai txar izan nai on;
Etna'n batu dituez mallukari ezaiñak
ta itxaso ezi bakoan gizon erdi arraiñak.
»Ziklope begibakotx berreun bat inguru
batu dira, dabela Polifemo buru.
Euren armak dituez sutegi-malluak;
jantzia amantal bana, ta oñazpi narruak.
»Neptuno'k batu dituz berreun ta amar Triton,
zeintzun buru dirian Efialto, Othos ta Orion.
Triton guztiak daukez magurio andiak,
joteko arma denporan soñu itzalgarriak.
»Orren ganeti daukez azurrezko ezpatak,
gogortu dituzanak kresalen enbatak,
ezpata alan deritxon itxas arraiñenak,
batelen arerio beti ta andienak.
»Tritonak ezin dabe liorrez pausurik,
ez ta burdin-txapelik dauke, ez eskuturik;
eta dakizuelaz, iñor burdietan
ezin ibilli leite Parnaso'ko atxetan.
»Zikople, bizar barik, daukazanai garrak,
ta sutako txingarrak narratuta on-arrak;
austen jakezanian euren berna azurrak,
ikusiko dabe atxak badira samurrak.
»Zuok, biotz sendoko Satiro maitiak,
atxak dozuezanak berezko bidiak,
zuek zare bakarrik Minerbak autuak;
zuen pentsuan dagoz gaur munduko Haduak.
»Bosteun Satiro zare, ta ez euki ardurarik
bosteun milla goituteko beste lagun barik,
eta orain goituteko dozuez lagunak
Ninfa ederrak eta asko, biotz samurdunak,
»Palas andia dator onai aginduten;
Palas'en izenak nor ez dau azkortuten?
Palas'ek aginduta nator zuek gana;
bere aginduz joan da Parnaso'ra Diana.
»Prestau zaite, Pan, laster guda onetarako,
itxaroten itxi dot zeure lagun Bako.
Exetuizu ondo sua zure biotzena
ta zoaz irabazten honra andiko izena!
»Satiro biotztsuak, itxizuez dantzak
eta eskuratuizuez goitu bako lantzak;
izendauta Ninfa bat, amaituta guda au,
daukazue bakotxak, irabazten badau».
Berbaldia amaituta jazo zan ixilla
ta asi zirian danak euren armen billa;
armauta zirudien euren adarrakaz
bosteun ez eze, milla, ta arma gogorrakaz.
Eskutuak ta lantzak botata lepora,
asi zirian danak atxetati gora,
eta beti saltuka batetik bestera
eldu zirian Bako'n txabola ederrera.
Laster ardaoa asi zan Satiro goituten,
zeintzuk ez eutsen ezer alkarreri entzuten.
Bakotxa zan upa bat gaba eldu zaneko,
baña ez zan iñor gauza zutik egoteko.
Azpiratu zituzan neurri bako edanak
eta jausi zirian auspaz ta arat danak.
Ilta imiñi zituzan Bako'n edariak,
baña biztu zituzan lenengo eguzkiak.
Bako ta Pan egozan gela bakar baten
ipoin zoroak esan eta ardaoa edaten.
Azkenian eguzki barrian iñorrak
argitu zituezan euren buru sorrak.
Bosteun Satiro sendo menpian eukezan
eta bost pillo euneko egin zituezan.
Bako zan agintari, laguntzaillia Pan,
eta pillo bakotxak nagosi bat eukan.
Ebenian goxaldu Satiro guztiak,
ibilteko agindu eutsen euren nagosiak;
baña ibiltia zan lez saltuka ta atxik atx,
arira erreskadetan joaten euken gatx.
Pindo'n prestua zirian txabola nasaiak,
itxi barik aizturik eskabel ta maiak.
Ara joan zirian Satiro malmutsak,
ta ez egozan lekura Ninfak eta Musak.
Ezita ez egozalez gudako lanetan,
ebiltzezan ikasten gox ta arratsaldetan.
Ez zan Ninfarik iñox elduten Pindo'ra,
baña bai Satiro bat noxbait Parnaso'ra.
Pirafros gelditu zan Olinpo ganian,
ta ez ekian zer egin orduko lanian;
edo mundura jatsi eldu zan bideti,
edo bertan gelditu bizi izaten beti.
Orduan eldu jakan Venus belarrira
esaten joateko Parnaso mendira
Apolo'ri eroaten ulezko erestuna,
gogoratuko eutsana gurasotasuna.
Eldu zan opaiagaz Apolo'n aurrera,
zeñek argi esan eutsen aita ebala bera
baña ez jalean Pirafros gogoratu Musai,
ez ta Dianari bere, Erato onari bai.
Beste zortzi aiztak baño zan Erato obia,
ta oneri sartu jalean gogotan lobia:
bigun euki ez balituz Erato'k erraiak,
ezagutuko ez eban Musarik Bizkaiak.
Autatuta lekuak landa basoetan,
Vulkano ikatzgiñakaz asi zan Oeta'n.
txabola onak egiten alkarren urrian
eta amaitu zituzan amar egunian.
Amaikagarrenian begi bakardunak,
ezker-leporatuta burdin-mallu astunak,
pilloz eldu zirian eta txabolatu,
bakotxari gatx batek ez leion oratu.
An egin zituezan sutegi barriak
malluak egiteko ta ez oñastarriak;
baldin ez baleutse egin laster sutegirik,
ez zan geldituko bat otzagaz bizirik.
Lenengo egin zirian pikatxoi-malluak;
geroago atxur-mallu ta arito-buruak.
Noxik beiñian Marte'k asun bat eroian,
ilteko gizon asko guda bakotxian.
Iru agoko txakurra beragaz ebala,
Oeta'ra agertu zan Pluton jaun itzala;
emon eutsen txabolan, lotuta katian,
imini eban jagola Kanzerbero atian.
Itxaso illargietan azten ez daneti
joiazan Neptuno ta Tritonak atzeti,
egunaz beti pozik ugar ta kantetan,
atsaroteko gabaz atxen azpietan.
Peneo ibaira artian osasun onagaz
joan zirian ta arin ta bake andiagaz;
an eukezan tokiak eginik munetan
aurrez aur ibaiaren alderdi bietan.
Bein egoan Peneo'n eta bein Oetan
Marte, eziten guztiak guda-jolasetan;
alan azten zan bizkor guda-landaria,
guztiz mingotsa eukana barruan garia.