Euskara hiltzorian
Astaitz
Zer ikusi
hura ikasi.
Hitzak grabatu,
burua arroztu,
euskara uxatu.
Atzo eskolan
euskaraz ari zenari:
jipoiak,
eraztunak,
eta mihi azpitik
konpasaren eztena.
Gaur gure eskoletan baino
(txorabila egin zait
erortzera noa)
euskara gehiago egiten da Guadalajaran.
"Atzo ikusi nizun zuri".
Zer ikusi zenidan?
Zuk ikusi zenuen:
eskola
zinema
telebista.
Eskola,
zinema,
telebista,
foto nobela,
aiuntamentuko paperak,
asanbladak,
mitinak,
makinako parteak,
denak inperialismoaren hizkuntzan igari.
Gaur bertan
biharko utzi gabe
sar dizagun
euskara
telebistan
zineman
eta eskola guztiak bihurtu ditzagun ikastola.
Euskara habil igari onda hertziarretan!
Euskara azal hadi zineman!
Euskara sar hadi eskolan!
Euskara habil abertzaleen ezpainetan!
|