Arantzazura
Arantzazura egin dut promes
ero gau ero egunez,
ero gau ero egunez eta
oinutsean ta dolorez.
Izar eder bat ateratzen da
urtean egun batean,
urtean egun batean eta
ura San Juan goizean.
Aren argitan ni joan nintzan
Arantzazura ustean,
Ama Birjiņa ta aren semea
opa nituan bidean.
Kontseju on bat eman ziraden
Ama-Semeen artean,
on ta umilla ni izateko
munduan nintzan-artean.
Ai, artzaitxoa, artzaitxoa,
nere esan bat egizu,
nere esan bat egizu eta
nerea izanen zera zu.
Ermitatxo bat egin bear degu
deritzola Arantzazu,
iru lata ta lau bost tellatxo
asko izanen alditu.
Denborarekin ura izanen da
ermita kuriosoa,
ermita kuriosoarekin
komentu poderosoa.
Asko amaren bai seme maitek
an izanen du ostatu,
an izanen du ostatu eta
urrekaliza goratu.
Itxeak bana-binaka dira
Arantzazura-bidean,
itxea itxe seņalea da
arbola eder bat aurrean.
Arbola eder bat aurrean eta
mats beltza beste aldean,
mats beltza beste aldean eta
iturri otz bat aurrean.
Iturri atan bataiatu zen
Kristo Erredentorea,
Kristo Erredentorearekin
guztien Salbadorea.
Jende guztia miran zegoan
usoa nora zijoan,
ego txuriak an busti eta
Paradisura dijoa.
Ama Birjiņa Arantzazukoak
eguteran tu leioak
batetik itzal darionako
bestera aldatzekoak.
Ama Birjiņa Arantzazukoak
urregorriz du koroa,
urregorriz du koroa eta
India-sedaz beloa.