Adoro te devote (Agur Jainko ezkutua)
1
Agur; agur Jainko ezkutatua,
Ardo-ogi anzpean or altxatua;
Zure-zurea da nero biotza,
Zu gogoratzeaz txoratzen da ta.
2
Zentzunak aditu ezin zaituzte
Baņan entzute utsaz siņes diteke:
Sinesten det Kristo'k esan guzia,
Ezin utsegiņa baita aren itza.
3
Gurutzan gorde zan Jainkotasuna,
Emen baita ere Gizatasuna;
Alere nik biok ditut aitortzen
Ta lapur onaren eskea egiten
4
Zauririk, Toma'k lez, ikusthen eztut,
Ta alare Jainkozko aitortzen zaitut;
Indazu nik beti zu sinestea
Zugan ustea izan, zu maitatzea.
5
Jaunaren eriotz-oroikarria,
Bizia demazun ogi bizia:
Zutzaz bizi, bedi nere gogoa,
Izan zakizkio ezti-gogoa.
6
Jesus biotz-bera, oi! errukitu,
Ta zure odolaz garbi nazazu
Tanta bat aski da, ixuri zazu.
Ta gure kutsuak txautuko ditu,
7
Orain estalia or zauden Jauna,
Arren! gerta bekit opa dedana;
Zeruan aurrez-aur zu ekustea,
Zure edertasunaz pozkidatzea.