Zigor chiki iya eta makilgai aundiya
Artola, Ramon
Charan lerden arkitzen
zala makilgaiya,
zeren aldamenean
baitzekarren iya
ark oni esan zion
azaldubaz parra,
ia zertan zan jaio
ain gauza tatarra,
edo zertako etzan
geiago azitzen,
denen parragarri an
zertan zan bizitzen;
lotsagarriya zala
ain gauza chikiya,
desoneratzen zula
makildei guziya,
ez indar, ez balio,
eta ez ichura,
zala gauza bear ez
bat jaio mundura;
zeņi eranzun zion,
iyak segiruban,
bearrak gauza denak
zirala munduban,
bada ura zein ta zan
sendo indartsuba,
gizonari sartuko
ziona izuba,
burubak puskatubaz
ezurrak autsiyaz,
ez bizitzeko gero
sobra pantasiyaz,
ark kontatzen zubena
chiki ezereztzat,
gertatu zitekela
aundiya arentzat;
oroi zedilla ongi
onelako makill,
nola zuben alkate.
baten zigorrak ill,
nola makill chikiya
izan arren iya,
menderatu zuben ain
makilla aundiya,
bada berriz ere gai
artan bazan jartzen,
ikusiko baitzala
mereziyak artzen,
eta artaz jaikirik
makilla kontura,
geroz errespetatu
zuben zigor ura.
................
Onek erakusten du
aundi chiki denak,
dirala mundu ontan
bear diradenak;
bada askotan ezer
ezetzat daudenak,
dituztela azaltzen
lanikan onenak.
|