Zaldiya, gizona eta astoa
Artola, Ramon
Zaldi bat maite zuben
bere nagusiyak,
zeren osatzen zizkan
naiera guziyak:
Ongi jaten zuben ta
etzuben nekerik,
nagusiya gaņean
eraman besterik.
Beiņ onek joan bearrik
erbeste batera,
kaja diru bat zion
eman bizkarrera.
Esanaz: eraman zak
au nere tokiyan;
ni oņez bakarrikan
joango nauk mendiyan.
Segiduban asi zan
zaldiya kejatzen,
zeren zuben karga ark
ondocho nekatzen.
Irichi ziranean
lenengo errira,
zaldiyak gizonari
jarririk begira,
esan zion: Eztet nai
aurrera segitu,
onla joatekotz naidet
bertan nik gelditu.
Gu ez gera jaioak
kajaz kargatzeko,
ezpada nagusiya
gaņean artzeko.
Ontatik asirikan
gogor ez bai etan,
aspertu ziranean
biyak erriyetan,
justizi billa ziran
joan juezagana,
zeņa zan asto zar bat
an juez zeguana.
Eta onek lenengo
aiturik biyari,
kopeta beltzez zion
esan gizonari:
Etzala karga ura
zaldiyarentzako,
eta kajaz ez berriz
ura kargatzeko.
Aurrera joan etzediņ
zaldiya nekean,
berak artu zezala
kaja bizkarrean.
Eta arrekin igo
zedilla zaldira,
segitu zezan joan nai
zuben alderdira.
................
Onek erakustendu
tontoakgandikan,
ez ditekela artu
lezio onikan;
oek jartzearekin
juez eta alkate,
izango dala beren
mendekoen kalte.
|