Zaldi esker gabea
Artola, Ramon
Oso gaizki moldatzen
zuben jabe zurrak,
kolpeka maiz berotzen
ziozkan ezurrak;
jaten guchi emanaz,
makillazopean,
ibilli erazotzen
baitzuben lanean.
Modu arretan zala
oso gaizki bizi,
jabeari zioten
zaldi au erosi,
eta eragin gabe
nekerik berari,
jabe berriyak zuben
jarri oso guri.
Ala ederturikan
indartu zanean,
nagusiya jarri zan
beraren gaņean,
zeņak joan bear zuben
periya batera,
baņan gaizki zitzaion
kontuba atera.
Zaldiya asperturik
jasotzen jabea,
goroinka batez zion
jo erazo bea,
eta egiņ zizkana
mesedeak milla,
lerturik ankapean
utzi zuben illa.
................
Gure artean ere
eskerrik gabeak,
onela tratatu oi
dituzte jabeak;
on egillearentzat
bieitu gizonak
izan, naitasuna ta
begiramen onak.
|