Zakurra
Artola, Ramon
Zakur gaizto bat beti
intenziyo charrez,
charkeriyak egiten
ibiltzentzan errez;
edozeiñ paketsuri
kozk egiten zion
gaiztokeriya beti
gustatzen zitzaion;
asto edo zaldirik
bazuben arkitzen,
kozkikan egin gabe
etzion lajatzen;
beste askotan berriz
bidian, bakarrik
billatutzen bazuben
bei edo zekorrik,
naiz ez kozkikan egin
zuben ikaratzen,
zaunkaka atzetikan
zion erasotzen.
Ala egun batean
asto bat etzanta
ikusirik zegoala
joan zan au esan ta:
-Chuliatu bear det
asto lukaink ori,
kozk baten ordez dizkat
orri egingo bi.-
Ala segiran ara
isillikan joanik,
egin ziyon chit sendo
atzeko zankotik.
Astoak igarririk
eman ziyola miñ,
alcha zan beriala
odol beroakiñ;
eta ikusirikan
zakur gaizto ura,
au etorri zitzayon
berari burura;
«Berriz egiten badit
orrek neri kozka,
muñak autsiko dizkat
azkar ostikoka;»
esan ta egin berriz
zakurrak eroso,
ziyonian berari
berriro eraso,
onek ziyon kolpia
mutietatik eman
eta zakurra zuben
sekulako etzan.
...............
Gaiztakeirikan gabe
izan bear degu,
mundu ontan luzaro
bizi nai badegu;
¿ondo ezdabillenak
gauz onikan aldu?
ez, iñoiz ere, baizik
gaizki bukatzendu.
|