Zakurra eta euliya
Artola, Ramon
Zakur gaizto gaizto bat
urgulloz jantziya,
zan mendeko zituben
guziyen nausiya.
Igual zan non pistiyak
ala egaztiyak,
kulpik gabe zatitzen
zituben guziyak.
Bein oietako asko
bildurik batera,
eulitzar bat zan denen
erdira atora.
Esanaz iñork oro
artu gabe minik,
denen partetikan gaitz
egingo diyot nik.
Nerekin daukat ongi
zorroztuba lantza,
seguru du gaurdandik
izango mengantza.
Ala segiran joanik
zakur charragana,
arkitu zuben lotan
lurrean etzana.
Eta zulaturikan
gogor ezpañean,
jarri arazo zuben
lau anken garrean.
Andikan joan zitzaion
gero bizkarrera;
eta zakurrak ezin
zubela atera,
isillik ziyon onek
esan mutill bati,
»kendu nazak euli char
»ori bizkarretik;
»bañan ez, ez, ez kendu
»bizkar gain orretan,
»makillarekin jota
»aleaba zak bertan.»
Isillik esan arren
aiturik euliyak,
prest paratu zituben
bere ego biyak.
Eta jotzeko alcha
zanean makilla,
eulia joan zan andik
leku obe billa.
Orduban azpikoak
»Ez jo» ziyon esan,
bañan makilla nola
ordurakoz an zan,
kolpe artaz egiñik
bi puska egurra,
gelditu zan kostillak
autsita zakurra.
................
Onek erakusten du
gaiztoa danari,
gaitz egin naya sortzen
zayola danari.
Eta indarrez naiz ez
izan zenbait gauza,
moldatutzen dirala
egiten mengantza.
|