Zakur katubak
Artola, Ramon
Biyak eche batean
ziralarik bizi,
zakurrik ezin zuben
katubak ikusi;
zarpazoka zekarren
mendean artuba,
betiko pozoikeriz
izuba sortuba;
eta ala zirala
gaizki alkarrekin,
gertatu zan oker bat
bein katubarekin:
bada eltzetik ori
zala lapurretan,
eltzea irauli ta
kiskali zan bertan,
eta ichukan jorik
onera ta ara,
non irtengo zan andik
sartu zan surtara;
an berriz arturik su
triparen azpitik,
burutik, ipurditik,
eta bizkarretik,
gerratu zanean ain
estura larriyan,
alderdi denetatik
iya kiskaliyan,
asi zan zakurrari
laguntza eskatzen,
anparatu zezala
arren eta arren.
Bañan ¿zakurrak nola
lagunduko zion?,
zegon lekutik alcha
gabe, esan zion:
kiskal ari nai baden,
erre ari bertan,
ez naun ik len lagundu
izandu ezertan;
eta ala abotik
zeriola kia,
kiskali zan katu zar
len saldaz erria.
.................
Nor nolakoa izan
oi dan-besterentzat,
beste alakoa da
gertatzen beretzat;
frutu gozoen jabe
nai dubenak egin,
azi onak len berak
bieitu erein.
|