VII.garren somaketa
Artola, R.
Eltzian da sartzen
Bata eta biya,
Kolorez oriya
Berde ta zuriya;
Biya ta iruba
Echeak dubena,
Ez da chit ederra
Bera ez dubena;
Zenbait bizi dira,
Iruba ta biya
Aiek alai jartzen
Baitute begiya;
Arbolari kentzen
Badiyozu dana,
Bere jabeak du
Sentituko pena.
|