VIgarren somaketa
Artola, R.
Tintaren tanto bat
baita nere bata,
musikoak bear
duten gauza bat da;
bata ta iruba
guk degu egiten,
bearrak baitigi
bera eragiten:
biya eta bata
emateko miña,
pisus ontza bat da
berunez egiña
guziya da gauza
irikitzen dana,
bada ere iñoiz
iriki ez dana.
|