Urrutiko inchaurrak. Baserritar baten Amerikatik bere lur maiterako etorrera
Artola, Ramon
Pozez Amerikara
joan ninzan gazterik,
etzalako iņon lur
oberik besterik;
baņan an desengaņuz
ta penaz beterik,
eztakart echerako
urteak besterik.
Zorion billa joanik
ainbeste bidean,
urteak echeratzen
ditut azkenean;
joan baņon pobreago
bainator urean,
iru dukat eztira
nere podorean.
Onzi zarrean nator
len berriyan joana,
eta emen chit pozik
detanean lana;
soldatik eztet baņan
badaukat zer jana,
Amerikan prankotan
paltatu zaidana.
Pobre, an beste asko
oi diranen gisan,
ez naiz portunosoa
Amerikan izan;
nere zori gaistoan
aruntz joan bainintzan,
ojala lur neretik
irten ezpanintzan.
Kontentuz joanak nere
moduban aruntza,
zenbait pozik jirako
lirake onuntza;
baņan nola baitiran
bear iru onza,
nere gisan arkitzen
zaie poltsa utsa.
Irabaz bide guchi
eta maiz bear jan,
zenbait miseri triste
igaro det nik an;
pozez banintzan ere
Amerikara joan,
zartzerako orra zer
poz andik dakartan.
Ezta iya sayatu
ez naizen lanikan,
eta eztet sobratu
ezer lanetikan;
bada ez egiņ amets
danik Amerikan,
eguzkitan ari ta
jaten ogirikan.
Baņan ez dira gaizki
ez, an ere denak,
baitira ta ez guchi
ongi dirarenak;
neri gaizki joan bazait
neretzako penak,
oņazerikan ez du
miņik ezdubenak.
Noiz bait naigabeturik
neraman bizitzan,
lur uta utzitzera
erabaki nintzan;
eta eztet damurik,
irten ezpanintzan,
denbora guchi barru
an ilko bainintzan.
Nairikan eragotzi
arako pausoak,
zenbait lan egiņ zuten
nere gurasoak,
baņan nik entzun gabez
beren itz gozoak,
nere penaz ziran ill
izandu gaisoak.
Bueltan nator urean
diruz ez chit sendo,
eta ez ere nere
osasunaz ondo,
molde onekoa naiz
ontzitik irtengo,
ai zer kolpea detan
echean emango.
Ara non dan Franziya,
ara Espaņiya,
ara non dan Jaizkibel
deritzon mendiya;
ara Ernio, ara
Aya-ko arriya,
ara non dan ni jaio
nintzan baserriya.
Ez nabill ametsetan
ez, dira egiyak,
Ąo! zein ederrak dauden
gure alderdiyak;
gaur ikustez pozturik,
malkotan begiyak
jartzen zaizkit errio
bi egiņik biyak.
Beti bizitu naiz lur
nerearen miņez,
onera nai ta onuntz
jiratu eziņez;
urik egon ezpalitz
esaten det ziņez,
lenaztandik nintzala
etorriko oņez.
Miratu ditut milla
fama duten lurrak,
baņan an ere daude
alderdi laburrak;
sinisturik dirala
erdiyak gezurrak,
emen nai ditut utzi
nik nere ezurrak.
Aruntz joan nintzalarik
toki obe billa,
eztet batcho arkitu
miraturik milla;
ala nator echera
penaz erdi illa,
nitaz eskarmentu bat
gertatu dedilla.
|