Urolloa eta igela
Artola, Ramon
Urolloari galdez
jarri zan igela,
nola bian ta goyan
ibiltzen zan ala;
noiz nai ikusten zala
ur pean gordetzen,
nola noiz nai aidean
ederki egatzen;
eta eranzun zion
urolloak ari,
segitu naibazion
aurrera berari,
eramango zubela
berekin aidean,
eta egan ziola
erakutsiko an:
eta ura aitzeaz
pozturik igela,
goititutzeko prest zan
jarri beriala.
Orduban urolloak
anketikan, bera
arturik, zuben putzu
zulotik atera;
eta zintzillik buruz
bera zeramala,
goititu zan denboran,
zion berak ala:
(guri guriya dago
preso dakartana,
onek badauka ordu
beteko zer jana;
gorago igotzean
utzirik erortzen,
ikusiko det bea
jota purrakatzen;
eta an egingo det
nere otorduba,
jan onbat egiteko
bainuben orduba);
eta ura esanaz
goititutzen zala,
jankai on artaz baizik
oroitzen etzala,
gabiraba sarturik
zazt, bere gaņera,
zarpaz lotu zituben
igela ta bera;
eta ezkutaturik
segiran andikan,
geroztik ezta jakin
beren berririkan.
.................
Urolloak zuben nai
izandu gaitz egin,
batian tiroak zion
eiz ura atsegin:
askok palsiyan galdu
nairikan auzoak,
beren kontra ematen
dituzte pausoak.
|