Udaberria
Artola, Ramon
1.
Uda-berria.
Otzak eskasten dira,
denborak arintzen,
aize charrak ez dute
len ainbat agintzen,
sarritan zerupea
dalako garbitzen,
eguzkiyak du urdin
purutik ergitzen,
eta alai da guztiz
kanpoa arkitzen.
Berdeturikan mendi,
zelai ta mastiyak,
pozez kantarijartzen
dira egaztiyak;
egunaz eguzkiyak,
gabaz intz eztiyak,
lurrak pararik gozo
legor ta bastiyak,
loratzen dira fruta
arbola guztiyak.
Oez gaņera dira
azaltzen chit fiņak
usaidun lore zuri,
gorri ta urdiņak;
liriyo, azuzena,
aleli, jazmiņak,
nola arrosak eta
ala krabeliņak,
guztiyak guretzako
zerubak egiņak.
|