Uda-azkena
Artola, Ramon
Zerupe urdiņa da
gorde naiyan asten,
maiz ditu kapa zuri,
beltz, arreak jazten;
oiek ezdiyelako
azaldutzen uzten,
eguzkiya ez da len
bezin maiz ikusten,
eta bero aundiyak
dirade eskasten.
Otz bero aundi gabe
denborak chit onak,
arkitzen ditu sasoi
onetan gizonak;
sariztatu nairikan
Jaunak onen lanak,
eltzen diyozka frutu
kanpoan dauzkanak,
eta echera ditu
karreatzen danak.
Frutu sasoiratubak
diranean biltzen,
abiyatzen da kanpo
berdea oritzen;
ostorik gabe dira
arbolak gelditzen,
lore zoragarriyak
igartuta iltzen,
eta choriyen kantu
pollitak isiltzen.
|