Uda
Artola, Ramon
II.
Goiz bildurik zerubak
gabazko mantuba,
goiz sentitzen da chori
chikiyen kantuba;
eguzki urrezkoak
jirarik munduba,
ematen dubenean
argi doratuba,
frututan ikasten da
kanpo loratuba.
Gar bizitan dalako
eguzkiya sortzen,
ikaragarri ditu
kanpoak berotzen,
ainbeste su da goitik
gaņera erortzen,
chandetan diralurrak
geyegi legortzen,
eta ibai chiki ta
errekak agortzen.
Noiztik nora dituzte
denbora zargoyak,
ekartzen aize golpe
eta kargazoiyak;
asten dira chimistak,
turrunbas turmoiyak,
eta ondoren zuloz
beterik odoiyak,
lur jotzen dute, urez
betetako goiyak.
|