Trikuba eta ur-ateak
Artola, Ramon
Trikuba zijoala
aldaparan gora,
amildurik, bueltaka
joan zan erriora;
eta ito ez ito
zebillela urtan,
portunaz ur-ate bat
gertaturik bertan,
onek lagun egiņik
alzuben guziya,
triku on ari zion
salbatu biziya.
Geroz beste batean
triku ura bera,
jankai billa aldapan
jachirikan beera,
bazterka zan denboran
iya ureratu,
zuben pisti chikien
negar otsa aitu;
eta arrimaturik
ikustera zer zan,
billatu zuben ate-
kume pilla bertan,
zeņen gaisoak oso
chikiyak baitziran,
eta jaberik gabe
arkitutzen ziran;
ollo berak berotzen
gaņean egona,
zan nonbait zerbait izuz
andik itzul joana:
eta oroimendurik
ume aien amaz,
ark urtan beragatik
egin zuben lanaz,
eta nairikan esker
on bat erakutsi,
esan zuben: "oek nik
ez nitzake utzi:
nik ditut berotuko,
nik ditut aziko,
ni naiz beren zalanzan
aurrera biziko";
eta on naian joanik
beraren gaņera;
ollo orde estalkai
gelditu zan bera;
baņan Ąo! bero paltan
iya ilziranak,
aranzaz triskatubak
izan ziran denak.
.................
On egitea on da
ezer eta bada,
beti egin bedi on
iņola albada;
baņan jakin bear da
egiterako on
egin bide ark gaitzik
ekarri leikion.
|