Somaketak
Artola, Ramon
I
Bata da guztiz maiz
egiten deguna,
eta beti egin
bearko deguna.
Biya ta iruba
gorde leku bat da,
zeņetan gordetzen.
dan esan dan bata;
eta da guziya
nik bein ikusiya,
izketan ari zan
eta ez zan biziya.
II.
Ontza bat da nere
bata ta iruba
berez borobilla,
ez baita diruba;
biya ta iruba
algadoiz egiņa,
bada ere ariz
egindako fiņa.
Nere guziya da
ikusten kayian;
azkenengo nuben
ikusi jayian.
|