Esnesaltzallea
Artola, Ramon
Udaberriyan neiska
bat chit goiz atera
eta marmitarekin
aldaparak bera
jaisten zan oiñ utsikan
erreka batera.
Pasatzen zubenean
errekacho ura
egunero jaiotzen
zitzaion burura
zeraman esneari
ematea ura.
Zeren zan lan aretaz
baliatu zediñ
zapata pare baten
jabe egin zediñ
aurrera oiñ utsikan
ibilli etzediñ.
Eta ala loturik
zeukala buruba
osaturik piskaka
piskaka diruba
zapataz jabetu zan
neiska kotaruba.
Bueltan zeramaizkila
marmitan echera
pasatzen asirikan
errekacho bera
burutik joan zitzaion
marmita urera.
Eta urak indarra
nola baitzeraman
eta portuna dena
neiskarena zan an
¡urak ekarri zion
ta urak eraman!
|