Eskutitz bat eleizaren buruari
Artola, Ramon
Gure Jaun aundi Leon
amairu-garrena,
Pedroren silla eser-
leku dakarrena,
auzpezturik berorren
oņetan aurrena,
zeņen baitnaizen ardi
bat ni berorrena,
nator erakustera
pozezko barrena,
agurtubaz egun on
aundi datorrena,
Jaunak gloriagarri
lenaz zekarrena,
urte-urre berrogei
ta amar-garrena,
apeiztu zana adin-
etan ederrena,
urre-eztayak egin
bear ditubena.
Bada onetarako
nuke nik onena,
erregali bat, zenbait
balio dubena,
biraltzea; baņan Ąai!
eziņa det pena;
ez naiz ezeren jabe,
orra, esan dena.
Ontaz nagola penaz
malkotuban iya,
gero zait bururatu,
lorien tokiya
banubela len nik chit
polita nerekin,
apain maiz ikusi oi
zana loreakin;
eta udan loreak,
nola nonai diran,
nik ere zenbait arki
bainitzakela an;
eta ala jirarik
beren sor-tokira,
nere zenzuba aruntz
jarri det begira;
eta billa nola dan
lorien ibildu,
biotz nerean dizkit
ezillkorrak bildu;
eta nik sortacho bat
egiņik berakin,
loturik urre ari
lirarenarekin,
jaso det kutunkiro
Jauna, berorrentzat,
gorde gabe alecho
bat ere neretzat;
bada erregali nik
egin nai diot au,
baldin eskeņi pobre
au artu nai banau;
ezpada ere gauza
aundi bat balioz,
sinista bizait, jauna,
dala amorioz
eskintzen diodana,
eta bera ala
erregututzen diot,
onesti dezala;
eta denbora berez
santu aita ona,
errespetoa mundu
osoak diona,
eskatzen diot ere
charrak, nola onak,
denok patu oneko
egin gaitzan Jaunak,
graziz oroi gaitezen,
badeitzayo ala,
bere eskuz guziok
bedeinka gaitzala.
|