Errioko arranzalea
Artola, Ramon
Itsasotik arraiak
pillan erriora
sarturik, zebiltzala
eziņ igoz gora,
sarearen billa zan
joan arranzalea
bete zezan arrai on
ayekin sarea;
baņan lagun bat topoz
egiņik bidean,
sobra denbora pasa
zuten jardunean,
eta sarearekin
zanerakoz jira,
arrayak jachi ziran
itsaso aundira:
segiran jarri zuben
sarea urean,
baņa non ayek ziran
sartuko sarean,
allegaturik aruntz
ichas otso mota,
zion sarea milla
puska egin jota,
eta lenago zana
sarearen jabe,
gelditu zan geroko
sarerikan gabe.
...............
Gaur egin bear danik
ez utzi bigarko,
non ura bigar eztan
agiyan biarko;
urak joanta sareak
botatzen badira,
arrai guchi sarean
echerako dira.
|