Erriko seme donostiarra. Amalauduna
Artola, Ramon
AMALAUDUNA.
ŋZertan argitaratu bear det nik
Nor dan erriko-seme Donostiyan
Ez dan denboran bat orri guztiyan
Ongi ezagututzen ez dubenik?
Iņoiz etzaio palta beste lanik
Jolas denetan da beti erdiyan
Aspertu eziņik erokeriyan,
Bein beren artzen ez dubela miņik.
Askotan arrapatzen du idiyak
Eta utzitzen oso parragarri
Ageri ditubela alderdiyak;
Baņan pestan dezun erriya jarri
Naiz oso puskatu galtza berriyak
Ez diyo ajolik batere arri.