Erriko seme iruchulotarra
Artola, Ramon
AMALAUDUNA.
Oso dibertituba
Erriyan izanik,
Ez du erriko seme
Beste izenik:
Bada ez da gaurikan
Ez ere egunik,
Zerbait, jolasbidetan
Ikusten ezdanik;
Onlakorik zanik,
Ez nuben aste nik,
Ez deizkiyo danik,
Beretzako lanik,
Baldin dibertitzeko
Badu lagunik.
Jolaserako griņa
beste gaitzik ez du,
alderdi guziyetan
portatzen da prestu.
Ala ditu erdaldun
nola euskaldunak,
denak nai diotenak
guztiyak lagunak.
Buruz argiya da ta,
ongi itzegiņa,
alderdi guziyetan
oso atsegiņa.
Guziz egoki daki
gezurrak kontatzen,
egokiyago berriz
dantzan ta kantatzen
Eta egiten beste
norbaiten papera,
iruri arazten du
beste dala bera.
Ura dagiten tokiyan
tristurikan ez du,
denbora pasatutzen
biziro errez da.
................
Allegatzen danean
iņautegi pesta,
echean asko aldiz
ikusiko ez da.
Austerre pasas arte
zaldun iņauteitik,
ez da izaten geldi
egoteko betik.
Erdilotan enzuten
badu danboliņa
seguru du berekin
lo eziņ egiņa;
Idiya baņan len da
irteten kalera,
noiz egingo daben ark
beiteitik karrera;
Gero bere arrekin
kalerikan kale,
ibillirik zapatak
urratzen debalde,
eramaten danean
ura beitokira,
joango da Lagunakin
emanikan jira,
zumerikan onena
daguen parrokira
(klarogo esateko
sagardotegira)
.............
Sarri azaltzen zaio
berriz beste pesta,
zer jolaz izango dan
asmatzen errez da.
Lenago ditu meza
bezperak galduko,
idiyetara duben
baņan paltatuko
Berekin izango du
bere kapa zarra,
zenbait aldiz idiyak
sartuba adarra;
eta tarratarikan
ezpada bestetan,
siņale dala ongi
atera pestetan;
bada bere sastrea
izanik idiya,
arrek artutzen diyo
maiz galtzen neurriya.
Ez dakit nola miņik
artzen ezduben nik,
egundaņon ikusi
ez det artzen miņik.
Ala non idiyakin
nola zezenetan,
inpernuko Pachi-ren
antza da denetan.
Beste jolasik ere
bear bada egin
lendabizi kontatu
oi du berarekin.
Denetan egiten du
nor baiten papera,
jantzi mudatu asko
oi ditu atera.
Ain laster ikusten da
oso pormal plazan,
nola chimukeritan
saltoka ta dantzan.
Ez diruri dubenik
ezurrik berekiņ,
izatekoz, artuko
lukela nago miņ.
Eguna igarota
zer esanik ezda,
illuntzean asten du
berriroko pesta.
Plakiyaren beldurrak
kendurik lenengo,
jolasean asiko
ez da azkenengo.
Komediyarik bada
irtengo da bera,
graziyaz egiteria
nor baiten papera.
Andik gero joanikan
danzako tokira,
emango ditu danzan
makiņa bat jira;
bada ura baņan len
ni nekaturikan,
lotarako echera
joaten naiz andikan,
Eta geroz nola ark
segitzen duben an,
aurrerako berririk
ez nezake eman.
|